Altza: etxe pilaketa edo bizileku?

2024, Maiatzak 16

altza-xxi

Altza XXI herri ekimena

Altza XXI herri ekimenak antolaturik, Altzako Tomasene kultur etxean EHUko hirigintzako 2 irakaslek hirigintzaren egungo jarraibideei buruzko hitzaldia eman zuten atzokoan.

Jon Agirre eta Oihana Santolaria izan ziren gonbidatuak eta hirigintzaren irizpideak jorratzeaz gain, laister agertu ziren Donostiako Hiri Antolaketako Plan Orokorraren Aurrerapideari buruzko aipamenak eta dokumentu honek Altzako Auditz-Akularren 3.000 mila pasa etxebizitza eraikitzeko berreskuratzen duen egitasmoa.

Jon Agirre izan zen hitzegiten lehena eta interbentzioan Ekialdeko Barrutiak bultzaturik idazketan dagoen Ekialdeko Plan Estrategikoaren diagnosiari erreparatu zion. Hasieratik ekialdeak dituen aktiboen artean, Ulia, Lau Haizeta eta Ametzagainarekin batera, Auditz-Akularreko landa eremua nabarmentzen dela adierazi zuen, eta diagnosiak antzemandako beste hainbat aspektu azpimarratu, besteak beste, ekialdea industria eta ekonomiako jardunen leku erreferentziala izatetik etxebizitzarako eremu monofuntzionalera pasa dela, etxebizitza parkearen gabeziak, gune berdeen eskasia edo gazteen formakuntzaren ahulezia, eta, finean, hiriko bizitza esperantza motzena izatea.

Jarraian, bere hitzaldiaren bigarren zatian Santander hiriko Plan Orokorraren idazketarako egindako ekarpena aurkeztera ekin zion, “hirigintza birsortzailea”, erderaz “regenerativo”, kontzeptuaren ildotik. Hiria ingurune naturalarekin konektatu behar duela esan zuen eta ezin dela etengabeko hazkundea eman oinarririk gabe. Zentzu horretan, Donostiak ez duela biztanlez hasteko aurreikuspenik eta ez dagoela justifikatua milaka etxe berri eraikitzea adierazi zuen. Bete hitzetan etxe gehiago egiteak ez du prezioa merkatzea ekarri,  azken urtetan argi ikus den bezala.

Interbentzioa amaiturik, Oihana Santolariak hartu zuen hitza eta hirigintzak hiria egiteko duen zereginaz eta arduraz hitzegin zuen. Eremu monofuntzionalen zentzugabekeriatik abiatuta, Plan Orokorraren Aurrerapideak Auditz-Akularrerako egiten duen diseinua kritikatu zuen inora ez doazen errepidez osatzen delako mendiaren erdian. Donostiako hirigintzako beste egitasmoak izan zituen hizpide, horien artean, San Bartolomeko merkatal zentroa edo Loiolako sustapena. Hiriak biztanleen beharrak aintzat hartu behar dituela, 15 minutuko esparruan osatzeko egoerak sortu behar dituela eta ez etengabeko derrigorrezko mugikortasuna ekarriko duten ereduak. Bukatzeko, Donostiako udalak azken urtetan azterketa eta dokumentu oso interesgarriak sortu dituela adierazi zuen, lan sakonak gehienak, kontuan izan beharrekoak, adibidez Etxebizitza Plana non ez den argi antzematen etxebizitza behar zehatzik. Auditz-Akularren milaka etxebizitza eraikitzeko oinarrian, egun Donostiak duen etxebizitza babestuen kopuru urrian kokatu zuen. Izan ere, legez 20 urtetan % 20ko kopurua eskatuko zaio egun % 5era iristen ez denean. Iraganeko akatsen ondorioa beraz.

Saioarekin amaitzeko Altza XXIek sorturiko argazki sorta ikusteko aukera izan zen, XX. mendeko Altzaren iragana, frankismoaren ondoriozko anexioa, Donostiako 1950.ko egitasmoa non 40.000 biztanle izateko eraikiak aurreikusten ziren, eta bukatzeko egungo Auditz-Akularreko landa-eremuaren irudia. Amaitzeko hurrengo hilabetetan Altzan 1950ko planak berreskuratzeari aurre egingo zaiola adierazi zen 3 zutabetan oinarrituz, Auditz-Akularreko ingurumen baloreak, bertan eraikitzea hirigintzaren irizpide guztien kontrakoa izango litzatekeela, eta etxebizitza beharraren inguruko hausnarketak beste irtenbide batzuk behar dituela. Partaideek horrelako topaketak errepikatzeko asmoa adierazi zuten.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2024
A A A O O L I
« eka    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Sara
    (2024, Ekainak 28)
    «Kaixo, liburu hau irakurri berri dut eta nire birraitonaren baserriko (Zamarreko) informazioa eta argazkia bat ere ageri dirá. Badago modurik ...»
  • Estibaus
    (2024, Ekainak 26)
    «Muchas gracias por vuestro trabajo y por mantenernos informados. Estamos atentos, pero seguimos sin poder localizar familiares de Claudio Egaña. ...»
  • Soledad Benito Domingo
    (2024, Ekainak 23)
    «Me vuelvo a poner nuevamente en contacto con vosotros, después de tres años, ahora os puedo asegurar que Claudio Egaña ...»
  • Félix Maraña
    (2024, Ekainak 5)
    «Un artículo muy bien planteado, en la recuperación de la memoria de Altza. Y aparecen jóvenes que han sido protagonistas ...»
  • Estibaus
    (2024, Maiatzak 8)
    «Hola. En la Revista Deba tienes al menos 8 artículos sobre Irarrazabal, uno de ellos, en concreto, se titula "Irarrazabal: ...»

etiketak


Sarean