Anteayer
Antonio Dávila García
Esos barrios escuetos
de oscuridad y barros,
inclinada pendiente
para llegar a casa.
La tasca bullanguera,
miasma de cigarros,
opaco vino recio
semillero de guasas. (gehiago…) »
Antonio Dávila García
Esos barrios escuetos
de oscuridad y barros,
inclinada pendiente
para llegar a casa.
La tasca bullanguera,
miasma de cigarros,
opaco vino recio
semillero de guasas. (gehiago…) »
Juanito Garbizu
1
Iritxi zaigu udaberria
aldendu zaigu negua
hodei multzoak lurrindu dira
oskarbi dago zerua
mendi gainetik gozoro dator
eguzki distiratsua
edertasunez apainduz goiko
baserria ta ingurua
ohi diren bezela huts egin gabe
agertu zaigu kukua.
Bizarrain Euskara Elkartea
Askotan entzuten ari gara, azken aldian, EUSKARAREN INGURUAN, erabilpenean ari garela huts egiten egunerokotasunean. Berau, kontutan izanik, hortxe sartuko genuke Altzan gauzatutako Bertso Aroaren ekitaldiak, nolabait bidean zuzentzeko asmoz eta erabilerari pisu eta presentzia handiago emanez.
Gure inguruan, hala izango da gutxi erabilia, baina erabiltzen dena ondo erabilia dela esan beharrean gaude. Zergatik diogun hori?
Bukatu berri da, ekitaldi horien artean, Altzako XII. Bertsopaper Lehiaketa. Iritsi zaizkigun lanak hori frogatzen dutelako. Gai bakoitza, ideia nagusia, era ezin hobean toleatuak izan direlako egile bakoitzaren aldetik. Osatzeko teknika ondo erabiliz, sarritan jakin gabe nor aukeratu lehenengo postu hori betetzeko. (gehiago…) »
Roman Irigoien Mitxelena (1904-1978) Altzako sendagilea izan zen 1935 eta 1971 urte bitartean eta altzatarren artean oso estimatua, bere lanagatik eta pertsona bezala. Jatorriz oiartzuarra, Leandro Aizpurua udal mediku hilberriaren lanpostua eskuratu ondoren Altzan errotu eta bertan Benedi Aranberrirekin familia sortu zuen. Haien seme Imanolen bitartez Estibausen jaso genituen Romanen gazte garaiko futbolari ibilbidearen notiziak, baita Gerra Zibilaren garaian Ondarretan bizi behar izan zuen espetxealdiarena ere. Oraingo honetan Roman Irigoienek bere lanbideaz aparte landu zuen beste alderdi batera hurbiltzeko aukera izango dugu, olerkariarena. (gehiago…) »
Iñigo Landa
Ekainaren 3an 80 urte beteko dira Txirrita bertsolari handia hil zela, Altzan, Gazteluene baserrian. Hernanin jaio, Errenterian bizi eta 60 bat urterekin herrena hasi zitzaion eta Altzako Arriaga baserrira etorri zen bizitzera, Juan Mari anaiarekin. Ondoren, Gazteluenera aldatu zen, Isabel arrebaren baserrira, eta bertan bota zuen azken arnasa. Gazteluenen bizitutako urteak, bertsoz eta pasadizoz beteak, ederki ezagutzen ditugu Antonio Zavalak “Txirrita. Bizitza eta bertsoak” (212-252 orr.) liburuari esker.
“Nere aitamenak izango dira / beste larogei urtian.” bota zuen, eta hala izan da, bere izena eta bertsoak etenik gabe aitatuak baitira. Altzan kale batek Txirrita Bertsolaria izena dauka, Arriaga (Harria) parkean hasten dena, hain justu.
Txirritaren heriotzak oihartzun zabala izan zuen prentsan eta urteurrena gogoratuz Tokiko Bildumara ekarri ditugu notizia horiek eta Txirritari buruz dauzkagun gainontzeko dokumentuekin ikus daitezke hemen.
Hil ondorengo artikuluetatik olerki hau aukeratu dugu, Euzkadi egunkarian 1936ko ekainaren 5ean Juan Abando Urrexolak “Erletxue” ezizenez argitaratu zuena. (gehiago…) »
( I )
Santa Ageda bezperan gatoz
mirariak eskatzera
Larratxoko dorreak era_a_man
ta zelaiak eskatzera
Herrerako San Lu_is plaza
arbolaz dena estaltzea
eta Kontxako hondartza bera
Altzaraino iristea. (gehiago…) »
Antonio Dávila
Os envío esta poesía que traerá recuerdos a más
de uno/a. Sobre todo a las gentes que conocimos Altza cuando los
calendarios señalaron los años a partir de 1956, y en algunos de
nosotros quedaron impresas las imagenes que trato de relatar.
Hombres laborando,
abrigos de escarchas,
mujeres rezando,
pan de trigo y gachas.
Entre los terrones
quedaron dormidos
arados, zurrones,
y cuerpos rendidos.
(gehiago…) »
Lan bikaina egiten ari da Antxotarrrok Historia Mintegia ondarearen arloan. Luzuriaga, argitalpenak, dokumentazioa… Azkenak Topoa izan du protagonista. Izan ere, aurreko abenduaren 5ean ehun urte bete ziren Topoak lehen bidaia egin zuenetik eta urteurrena gogoratzeko hain gurea den trenari dedikatu diote 2013ko egutegia eta azaroan, Asociación de Amigos del Ferrocarril de Gipuzkoa elkartearekin batera, erakusketa bat atondu zuten, bisitaldi gidatuekin eta hitzaldi batekin osatuta. Amaieran, erakusketa kotxeretan sartu ordez Topora igo dute eta geltokiz geltoki eramaten ari dira ahal den jende gehiena ikus dezan. Aste honetan, eta datorren 14 arte, Herrerako geltokian gelditu da eta Tomasenen bisitatzeko parada izango dugu astelehenetik ostiralera arratsaldez, 16:00etik 20:00etara.
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
« Aza | ||||||
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 | 31 |
Altzako Historia Mintegia