Duela 80 urte: Txirrita!

Yakintza aldizkaria (1936)

Yakintza aldizkaria (1936)

Iñigo Landa

Ekainaren 3an 80 urte beteko dira Txirrita bertsolari handia hil zela, Altzan, Gazteluene baserrian. Hernanin jaio, Errenterian bizi eta 60 bat urterekin herrena hasi zitzaion eta Altzako Arriaga baserrira etorri zen bizitzera, Juan Mari anaiarekin. Ondoren, Gazteluenera aldatu zen, Isabel arrebaren baserrira, eta bertan bota zuen azken arnasa. Gazteluenen bizitutako urteak, bertsoz eta pasadizoz beteak, ederki ezagutzen ditugu Antonio Zavalak “Txirrita. Bizitza eta bertsoak” (212-252 orr.) liburuari esker.

Nere aitamenak izango dira / beste larogei urtian.” bota zuen, eta hala izan da, bere izena eta bertsoak etenik gabe aitatuak baitira. Altzan kale batek Txirrita Bertsolaria izena dauka, Arriaga (Harria) parkean hasten dena, hain justu.

Txirritaren heriotzak oihartzun zabala izan zuen prentsan eta urteurrena gogoratuz Tokiko Bildumara ekarri ditugu notizia horiek eta Txirritari buruz dauzkagun gainontzeko dokumentuekin ikus daitezke hemen.

Hil ondorengo artikuluetatik olerki hau aukeratu dugu, Euzkadi egunkarian 1936ko ekainaren 5ean Juan Abando Urrexolak “Erletxue” ezizenez argitaratu zuena.

¡Txirrita!
Altzako abeslari zarrari

Gazte nintzala
Bere bertsuak
Entzun nenduzen
Ugari
Altza’ko errian
Mirasun-toki
Sagardo barri
Edari.

Itsas-ertzian
Euzki argian
Mai-gane baten
Ezarri;
Urrezko edari
Txili-pristaka
Gende gustien
Pozkarri.

Aren abotik
Zertzu urtengo
Danak egozan
Kesketan.
¡Ori dok eta!
¡Aupa Txirrita!
Entzuten gendun
Askotan.

Udaberrian
Mendirik mendi
Sagardotegi
Berriak
Ezan faltako
Onen itz neurri
Asetu arte
Gustiak.

Orain dala-ta
Ogetamar urte
Arrastia baten
Pasayan.
Lendabiziko
Bertso ziriya
Sagardo-tegi
Leyuan.

Neuk entzun nendun
Irri-barreka
Gazte umori
Zolia:
¡Ia Txirrita!
Zerbait esayok
Ataraik eure
Xaltxia…

Etiketak:

Iruzkin 1

  1. Joan Mari irigoien

    Informazio bikaina, Txirritaren bizitza eta haren bertsoak laburbiltzen dituena.

    Eutsi goiari, Iñigo!

    Besarkada bat:

    jm

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean