Atala: ‘AltzaNatura’

Naturaldia Altzan eta Youtuben

2016, Apirilak 4

screenshot-2016-04-04-201330Bihar, asteartea, Antonio Valencia argazkilariaren “Bichos” erakusketaren inaugurazioarekin abiatuko da aurtengo Altzako IV. Naturaldia. Tomasene Kultur Etxean izango da, 19:30ean. Bertan Antonio bera egongo da eta argazki bakoitzari buruzko azalpenak emango dizkigu. Argazki erakusketa apirilak 5-15 bitartera egongo da ikusgai Tomasenen, ordutegi honetan: 17:30-20:00 (asteazkenetan 18:00-20:00).

Erakusketara eta aurtengo egitarauan dauden jarduerekin gozatzera gonbidatzeaz gain, Youtubeko Altzanet kanalean aurreko urteetako Natur Asteen zenbait jardueren bideoak ikustera ere animatu nahi zaituztegu. Hauek dira bideoen estekak eta bakoitzaren iraupena:

Altzako IV. Naturaldia

2016, Martxoak 23

tarjetoia1

Irudia: Antonio Valencia

Laugarren urtez apirilean Naturari eskainitako programa osatu dugu Casares-Tomasene Kultur Etxeak, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak, Plus 55-k eta Altzako Historia Mintegiak.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

  (gehiago…)  »  

II. Argazki Rally-a Altzako Naturatik

2016, Otsailak 26

kartel-rally1Datorren igandean martxoak 6an, II. Argazki Rally-a antolatu dugu Gipuzkoako Argazkilari Elkartea eta Casares-Tomasene Kultur Etxearekin batera. Kamera digitalarekin argazkiak ateratzea gustuko duen edonork parte har dezake, bi mailatan antolaturik adinari dagokionez: 14 urte artekoak A mailan eta 15 urtetik gorakoak B mailan. Egun horretan ateratako argazkiek apirilean antolatuko dugun 2016ko Natur Astean gauzatuko dugun argazki erakusketa osatuko dute.   (gehiago…)  »  

Altzako Naturaren III. Astea

2015, Apirilak 19

Argazkia/Foto: Txema Mendiri

Argazkia/Foto: Txema Mendiri

Natur Astea Altzako Historia Mintegiak, Casares- Tomasene Kultur Etxeak eta Plus 55-ek antolatu dute. Aurten, martxoaren 7ko “Altzako Naturan barrena Argazki Rally-an” aurkeztu zirenen artean hautatutako argazkien erakusketa, hitzaldia eta ibilaldia izango ditugu. 2014ko habi-kutxen tailerrari jarraipena emanez, eta Aranzadiko Ornitologia Sailaren eskutik, hegaztiak identifikatu eta eraztunak jartzeko haur tailerra izango da, 6 urtetik aurrerako haurrentzat eta heldu baten laguntzaz.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

  (gehiago…)  »  

Argazki Rallya Altzako Naturatik

2015, Martxoak 1

kartel-rallyHurrengo larunbatean, martxoak 7, Altzako Naturan barrena Argazki Rally-a antolatu dugu Casares-Tomasene Kultur Etxearekin batera. Kamera digitalarekin edo telefono bidez argazkiak ateratzea gustuko duen edonork parte har dezake, bi mailatan antolaturik adinari dagokionez: 15 urte artekoak A mailan eta 15 urtetik gorakoak B mailan. Egun horretan ateratako argazkiek apirilean antolatuko dugun Natur Astean gauzatuko dugun argazki erakusketa osatuko dute. Larunbatean goizeko 10:00etan Casares Kultur Etxean elkartuko gara; aurretik izen-ematea gomendatzen dugu eta honetarako argibideak esteka honetan jaso ditzakezue. Parte-hartzaileek, Naturarekin erlazionatutako argazkien gaiak zein izango diren Rallyaren hasieran idatziz jasoko dute, eta ondoren ingurutik argazkiak ateratzera abiatuko dira. Eguerdian, 12:00etan Tomasene Kultur Etxean prestatuko dugun hamaiketakoa hartzeko aukera izango dute argazkilariek. Eta 13:30etan amaitutzat emango dugu Rally-a. Parte hartzaileek astebeteko epea izango dute gai bakoitzeko argazki bat e-mailez helbide honetara bidaltzeko: casareskulturetxea@donostia.org. Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko zenbait partaidek aukeratuko dituzte Natur Asteko argazki erakusketarako argazkiak, A mailakoen (15 urte artekoak) eta B mailakoen (15 urte gorakoak) argazkien artean.

Kamera digitalarekin edo telefono bidez argazkiak ateratzea gustuko baduzue animatu eta parte hartu. Edozein zalantza edo argibide gehiagorako, Altzako Historia Mintegiko (Maribel) 649496607 telefonora deitu.

”Uliako hegaztiak” erakusketa

2014, Apirilak 6

Arrendajo-Eskinoso (J.A. Herrero)

Arrendajo-Eskinoso (J.A. Herrero)

Hegaztiena gizakiarengandik gertuen dagoen animalia multzo bat da, eta haren etorkizuna eta giza espeziearena estuki loturik daude.

Haiek ezagutzea eta biziraupenerako dauzkaten arazoak ulertzea Naturaren kontserbazioaren alde egin daitekeen ekarpen garrantzitsu bat da.

Donostialdean 300 bat hegazti espezie ezberdinak ikus daitezke aldizka. Batzuk bertakoak dira, bertan egiten dituzte habiak eta gure artean igarotzen dute negua. Beste batzuk, ordea, udatiarrak dira, gure lurraldean izaten dituzte umeak eta negua Afrikan igarotzen dute. Eta beste batzuk, azkenik, neguan soilik egoten dira hemen edo Europako iparraldean umeak egin ondoren hegoalderako bidaian geldiune bat egiten dute.

  (gehiago…)  »  

Altzako bigarren Natur Astea martxan

2014, Martxoak 31

Txepetxa-Chochín (J.A. Herrero)

Txepetxa-Chochín (J.A. Herrero)

Iazko Natur Asteak utzitako zapore onak bultzatuta aurten ere Natur Aste berri bat antolatzeari ekin diogu Casares-Tomasene kultur etxearekin batera.

Gosegarri gisa, larunbatean, apirilak 5, joan den hilean eguraldiagatik bertan behera utzitako Mendiolako ibilaldia egingo dugu, Marko Sierraren eskutik (Mirakruz gaina, 9:30). Hiru orduko ibilbide honetan, harria, ura, landaretza eta fauna izango ditugu protagonistak.

Eta astelehenean, “Uliako hegaztiak” erakusketa zabalduko dugu Tomasenen. Larunbatera arte bisitatu ahalko da, arratsaldeko 5etatik 8etara. Ugatza Ornitologia Elkarteak eta Uliako Interpretazio Zentroak ekoiztu dute. Astelehenean bertan, Josema Verdugo eta José Antonio Herrero Ugatzako kideek erakusketaren bisita gidatua egingo dute arratsaldeko 7:30etik aurrera.

  (gehiago…)  »  

Ibilaldia Mendiola aldean

2014, Otsailak 23

mendiola-ibilaldiaAltzako ingurune naturala ezagutarazteko asmoz abian jarritako AltzaNatura egitasmoa osatzen jarraitzen dugu, oraingoan Mendiolari begirada eskainiz. Donostiako Udaletxea eta Club Vasco de Camping elkartearekin batera foilleto bat argitaratu dugu eta Mendiolatik zehar ibilaldi naturalistiko bat burutzea du helburu. Marko Sierra foilletoaren egileak natur gune honen hainbat ezaugarri nabarmentzen ditu: bere eboluzio geologikoa, urak paisaia nola moldeatu duen, urtetan gizakiak nola baliatu duen, landaretzaren bilakaera, gaur egungo bioaniztasuna, duen balio paisajistikoa…

  (gehiago…)  »  

Udaberria txori artean

2013, Maiatzak 1

Pili Lázaro

karnaba

Karnaba Molinaon. Antonio Valencia

Aurreko urtean enarei buruz idatzi nuen, urtero Altzara etortzen zirela eta nola bere betiko kabiak aurkitzen zituzten mila eta mila kilometro egin ondoren. Oraindik ez dira etorri, desbideratu ote dira? Zorionez, ez dira alde honetara etortzen diren txori bakarrak. Lehengo larunbatean Mikel Olano basozainaren eskutik ikusi eta entzun genuen hainbeste txori espezie ezberdin ezin genuela sinistu.

Taldean bildu ginenean Altzakoa ez zen batek komentatu zuen: “Hemen Altzan, hainbeste etxeekin, non daude txoriak? Zuhaitzak ez badaude, non egon daitezke txoriak?” Eta bai sorpresa! Arriberrin bertan entzun genituen lehenengo kantuak, eta pixka bat aurrerago  Mikelek gutxi gora behera hamar txori desberdinak identifikatu zituen aldi berean kantari: txepetxak, xoxoak, txantxangorriak, buztangorriak, kazkabeltzak, errekatxindorrak, karnabak, txirriskilak, txorrua… Batzuk kabia egiten ari ziren, beste batzuk zuhaitz batetik bestera elkarri erantzuten. Oso harrigarria! Bost minuturo berriro gelditu ginen. Molinaoko jeitsieran buztanzuri bat ikusi genuen, emigratzen ari zena eta geldiune bat egiten gure lurretan. Molinao errekaren ondoan garrapoa ikusi genuen enborretik gora eta behera. Horrela bide osoan, bueltatu behar izan genuen arte.

Oraindik txoriak gure inguruan bizi dira, gure bizimodura egokitu dira eta oso urrutira joan gabe, kotxea alde batean utzita, paseo bat emanez, begiak eta belarriak prest, oso experientzia zoragarria eta lasaiak bizi ditzakegu.

Gure inguruneko flora eta fauna ezagutzeko hitzaldia eta ibilaldia

2013, Apirilak 17

parus_major_mNatur Asteari amaiera emateko hitzaldi bat antolatu dugu gurekin batera bizi diren landare eta animaliak hobeto ezagutzeko. Hizlaria Mikel Olano izango da, basozaina eta Aranzadiko kidea eta bere eskutik; animalien bizi-ohiturak, bere izen arruntak, hegaztiak bere txioen bidez identifikatzen ikasiko dugu, besteak beste. Hitzaldia, Tomasene kultur etxean, apirilak 18an, ostegunean, 19:00ean izango da.

Larunbatean Mikelekin irtengo gara ibilaldi gidatua egiteko eta bidean topatzen ditugun landare eta animaliak identifikatzeko. Casaresetik abiatuko gara, 9:00ean eta prismatikoak eta mendiko botak eramatea aholkatzen dugu. Ibilaldiaren iraupena (joan-etorria) hiru ordukoa izatea aurreikusten dugu.

Estibaus

Atalak

Urria 2024
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»
  • Fernando Etxauri
    (2024, Urriak 20)
    «La zona Este de Donosti (Altza,Bidebieta,Herrera,Trintxerpe) esta totalmente abandonada ,y coaccionada por el Ayto y la APP »
  • alejandro ceron
    (2024, Urriak 18)
    «muy buena informacion »
  • Fernando
    (2024, Urriak 16)
    «Estimado Bernardo He leído con interés el relato de Santa Columba. En el Puerto de Santa María tenemos una reliquia de ...»
  • José Irarrazaval
    (2024, Abuztuak 5)
    «Voy en camino desde Paris a conocer Deba, ciudad de origen de mi familia Irarrazaval y me da mucho gusto ...»

etiketak


Sarean