Altzako Naturaren III. Astea

2015, Apirilak 19

Argazkia/Foto: Txema Mendiri

Argazkia/Foto: Txema Mendiri

Natur Astea Altzako Historia Mintegiak, Casares- Tomasene Kultur Etxeak eta Plus 55-ek antolatu dute. Aurten, martxoaren 7ko “Altzako Naturan barrena Argazki Rally-an” aurkeztu zirenen artean hautatutako argazkien erakusketa, hitzaldia eta ibilaldia izango ditugu. 2014ko habi-kutxen tailerrari jarraipena emanez, eta Aranzadiko Ornitologia Sailaren eskutik, hegaztiak identifikatu eta eraztunak jartzeko haur tailerra izango da, 6 urtetik aurrerako haurrentzat eta heldu baten laguntzaz.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

Apirilak 20-25

Altzako Natura: argazki erakusketa. Altzako natura gaitzat hartuta argazki rallyan ateratako 40 argazki erakutsiko dira.

Tomasene K.E.17:00-20:00 (astelehenetik larunbatera).

Astelehena, apirilak 20

Altzako natura: argazki erakusketaren bisita gidatua. “Altzako Natura” argazki rallyaren epaimahaiko kideek erakusketarako aukeratuak izan diren argazkiak azalduko dituzte.

Tomasene K. E. 19:30

Asteazkena, apirilak 22

Hitzaldia: Plantas invasoras: especies transformadoras de nuestro paisaje.

Hizlaria: Leire Oreja (Aranzadi botanika saileko biologoa). Tomasene K.E. 19:30

Osteguna, apirilak 23

Ibilaldia: Plantas Invasoras en Altza y su entorno.

Elkartzeko tokia: Casares K.E. 9:30

Apirilak 24-25

Aranzadi elkarteko kideen eskutik:

Apirilak 24, 17:30: Tailerra. Hegaztien identifikazioa eta eraztunak jartzea.

Apirilak 25, 9:00: Altzan txoriei eraztunak jartzeko irteera.

Tomasene K.E. Euskaraz.

Bi ekitaldiak 6 urte baino gehiago dituzten haurrei zuzenduak dira, beti ere pertsona heldu baten laguntzaz. Izen-ematea Casaresen apirilaren 1etik aurrera. /

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2026
A A A O O L I
« eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean