Atala: ‘Tokiko Bilduma’

Hil zuten aita gogora ekarriz

2019, Martxoak 29

luis-irisarri-piquer

Luis Irisarri Piquer

Nieves Irisarrik sukaldeko goxotasunean hartu gintuen, bere ahizpa Angelita eta Lurdes alabarekin batera, Luis Irisarri, 36ean fusilatu zuten aitaz hitz egiteko. Neskatxoak bi urte eta bi hilabete zituen hura gertatu zenean, eta, orain, laurogeita bi urte geroago, bere seme-alabekin batera, Gema, Manoli, Xabier eta Lurdes, haren oroitzapena eta gorpuzkinak berreskuratu nahian jarraitzen du.

Luis Manuel Irisarri Piquer Donostian jaio zen 1908ko ekainaren 21ean eta 1936ko azaroaren 10ean fusilatu zuten. Salvadorren eta Ramonaren semea, familia Lodosako herri nafarrekoa zen jatorriz. Familia Donostiara bizitzera etorri zen eta, geroago, gurasoak banandu egin ziren. Luis Manuelek aitaren alde egin zuen, eta gainerako anai-arrebek, Valentinak, Miguelek eta Manuelek nahiago izan zuten amarekin geratu.   (gehiago…)  »  

Altzatar bat nazien kontzentrazio eremuetan

2019, Otsailak 4

anabitarte-harri-plaka

Anabitarteren "stolpersteine"

Espainiako Gerra Zibila galdu ondoren, errepublikazale askok Frantziako lurraldetan jarraitu zuten faxismoaren eta nazismoaren aurkako borrokan. Santiago Anabitarte Altuna altzatarra izan zen horietako bat.

Haren berri Florentino Mariñelarenaren bitartez jaso dugu, Errenteriako La Ilusión elkarteko kidea. La Ilusión elkartea naziek deportatutako gipuzkoarrak gogoratzeko plaka proiektuarekin aritu da lanean azken urte hauetan. Jatorriz proiektu hori kontzentrazio eremuetan hildako alemaniarrak omentzeko sortua bada ere, denborarekin Europan zehar zabaldu da, naziek deportatutakoen sorterrietara. Omenaldietan, biktima bakoitzaren  jaiotetxearen parean, “stolpersteine” bat, galtzada-harri moduko bat jartzen da lurrean. “Stolpersteine” hitza, alemanez, “estropezu egiteko harria” esan nahi du, eta, bertatik pasatzen den oinezko oharkabearen atentzioa deitzeko eta biktimarekiko oroimena bistarazteko asmoa du. Gure artean, gutxienez 60 gipuzkoar pasa ziren muturreko esperientzia horretatik eta, honez gero, Gipuzkoako hainbat herritan burutu dituzte haiek gogoratzeko ekitaldiak, hala nola Hernanin eta Andoainen. (1) Donostiako kasuan, berriz, ez dute Udalaren babesa eta baimena lortu omenaldi horiek egiteko eta, hortaz, nazien aurka aritutakoak aitortza gabe geratu dira; horien artean Santiago Anabitarte altzatarra.

  (gehiago…)  »  

Felix Iranzo, erretiratu bat ekintzan

2019, Urtarrilak 17

felix-iranzoFelix Iranzo bere argazkien bidez ezagutu genuen, 80ko hamarkadaren amaieran, gure elkartea lehen urratsak ematen hasi zenean. Alabaina ordurako bere izena jada ezaguna zen erretiratu eta pentsionisten elkarte-mugimenduaren hasieran, Altzan, Gipuzkoan eta Euskal Herrian.

Santa Barbarako Aitonak eta Jubilatu eta Pentsionisten Gipuzkoar Elkarteko lehendakari fundatzailea ere izan zen, baita ere, Euskal Herriko Jubilatuen eta Pentsionisten Lurralde Federazioaren sortzaileetako bat. Adineko pertsonentzako bizitza duin baten alde egindako lanagatik, Jubilatu eta Pentsionisten Gipuzkoar Elkarteko Ohorezko Presidente izendatu zuten, eta hil ondoren, 1991ko martxoaren 7an, Udalak, Auzo Elkarteak hala eskatuta, bere izena eman zion Santa Barbara auzoko pasealeku bati 1997an.   (gehiago…)  »  

Tokiko Bilduma 2018. urtean

2019, Urtarrilak 10

altzako-tokiko-bilduma-web

Altzako Tokiko Bilduma Casares Kultur Etxetik eskaintzen den dokumentazio zerbitzu bat da, Altzaren ondare dokumentala biltzeko, mantentzeko eta ezagutzera emateko sortua. Bildumaren aurreneko lanak  1986an hasi ziren eta 1992ean lehen katalogoa egin zen. Sei urte beranduago, 1998an, Kultura Udal Patronatuaren, orain Donostia Kultura, eta Altzako Historia Mintegiaren arteko lehen lankidetza-hitzarmena sinatu zen, ondoren berritzen joan dena.

Urtez urte osatzen, handitzen eta garai berrietara egokitzen joan da. Une honetan, Altzako Tokiko Bilduman 16.915 dokumentu daude katalogatuak, eta horietako 13.111 Interneten bitartez kontsulta daitezke www.altza.info webgunean. Pasa den 2018. urtean, dokumentu bilaketan eta bilketan egindako lana garrantzitsua izan da. Besteak beste, merezi du aipatzea hemerotekan 1936, 1937, 1938, 1939 eta 1940 urteen hustuketa amaitu dela; aurten katalogatu eta webean ikusi ahalko da. Katalogazio lanari helduz, Altzako Tokiko Bilduman 298 dokumentu berri katalogatu dira eta webean daude kontsultagarri.   (gehiago…)  »  

San Luis elizaren eraistea

2018, Azaroak 28

Orain dela hilabete batzuk, Mª Angeles Aranburu eta Alberto San Sebastián gurekin harremanetan jarri ziren Super-8 sistemarekin grabaturiko pelikula bat Altzako Tokiko Bildumaren ardurapean uzteko. Pelikulak hiru minutuko iraupena dauka eta San Luis eliza eraisteko lanak erakusten ditu, eta, azken zatian, atzealdean eliza dutela, neska-mutil talde baten sekuentzia ere ikus daiteke. Irudietan, beraien hiru alaba, Maria Angeles, Koro eta Ana, Arantza Etxeberria eta Ana de Castro neskeekin, eta Javier Larrarte mutikoarekin agertzen dira.

  (gehiago…)  »  

Contrato de arrendamiento del caserío Sagastieder (1814)

2018, Urriak 3

sagastieder

Sagastieder (1972)

El arrendamiento ha sido durante siglos la fórmula más común y rentable utilizada por los propietarios para la explotación de los caseríos y sus tierras. En Altza, si en 1818 había 147 casas y caseríos, no llegaban a veinte los que eran habitados y explotados directamente por sus propietarios. Esa desproporción tan grande entre el número de propietarios y de inquilinos venía creciendo progresivamente desde décadas anteriores como consecuencia de la crisis del comercio y de la industria ferrona. La tierra volvía a ser refugio de los inversores que en ella la forma de aumentar su rentabilidad a costa de empeorar las condiciones de vida de los baserritarras. La gran demanda de una población creciente, necesitada de vivienda y trabajo, y que vivía en los límites de la miseria, obligaba a los inquilinos a aceptar contratos de arrendamiento en unas condiciones muy desfavorables para ellos.

Como botón de muestra, recuperamos del archivo de Oñati el contrato de arrendamiento del caserío Sagastieder, firmado en Donostia el 18 de diciembre de 1814, otorgado por José Elías de Legarda, en representación de Ildefonso María de Castejón, en favor de Pedro de Salaberria, quien tiene a José Bernardo Arzac Parada como su fiador.   (gehiago…)  »  

Marzial Ibarbia Anabitarte, Aita Akilino

2018, Irailak 26

euskal-esnalea-1924-09-170a

Herrerako ibarbiatarren artean murgildurik, etxeko txikienarekin topo egin genuen, Marzial Ibarbia Anabitarte, Aita Akilino karmeldarrarekin (1908-?), eta hark idatzitako euskarazko hainbat idatziekin. Haren lehen datuak Aita Onaindiak eskaini zizkigun Euskal Literatura V liburuan, Estibausen “Ibarbia” artikuluan jaso genituena, eta datozen lerroetan informazio hori zabaltzera eta euskal literaturari egindako ekarpena, oso txikia bada ere, ezagutzera gatoz.

Aita Akilinori buruz Onaindiak emandako informazioari bi datu biografiko gehituko dizkiogu, 1933. urtekoa lehenengoa eta 1938koa bigarrena.

Lehenengoa La Salleko Anaiei Herreran 1933ko uztailaren 30ean egindako omenaldiaren kronikan egiten den aipamena da. Honela dio kronikak: “Herrera-Altza. ERMANUARI OMENALDIA.- (…) Itzaldi sermoia egin zun Aita Akilino karmeldarrak, au ere emengoa eta eskola ortan izana; lendabiziko agurketa euskeraz egin ondoren, jarraitu zun erderaz, eta ondo garbi azaldu zun bere ta erreratar danon esker sutsuak, urte oyek danetan, emengo irakasle izan diranari, eta zenbait añeko kaltia izango dan danontzat geyago berak ezin jarraitzia orain arte ain ondo bete duten lanari; eta ori galerazten dutenentzako ere izan zitun itz egizko batzuek; bukatu zun adieraziyaz gurasoari beren betebiarrak beren umetxoak bihar bezelako katoliko jaungoiko zaliak izateko, batez ere oraingo ekaitz aldi ontan. (…)” (1)   (gehiago…)  »  

Ibarbia

2018, Irailak 10

ibarbia-2018-08-23aHerrerako Ibarbia familiari buruzko kontsulta bat egin berri digute Tokiko Bilduman. Horren inguruan bildutako datu interesgarrienak, familiaren abizena daramaten etxeen hainbat daturekin batera, ordenatu eta azalduko ditugu datozen lerroetan.

Ibarbiatarren presentzia Herreran Manuel Ibarbia Elorriagarekin hasiko da. Zumaiako Oikia auzoan 1863ko otsailaren 21ean jaioa (1), kontratista izan zen eta 1890. urtean Donostia-Errenteria tranbiaren eraikuntza lanetan parte hartu zuen Molinao-Antxo tartean, zaldiek tiratutako tranbien garai hartan. (2) Trenbidearen eraikuntzan kontratista gisa lan egin ondoren, mantentze eta hobetze lanetan ere jardun zuen eta, azkenean, 1906ko uztailaren 30ean, Donostiako Tranbia Konpainiaren langile zerrendan sartu zen, bide  eta obretako langileburu gisa. Konpainiako langilea bihurturik, enpresak Herrerako harrobian zeukan etxebizitza batera aldatu zen familia osoarekin. (3)

  (gehiago…)  »  

Lapurreta haren oihartzuna

2018, Uztailak 10

punto-y-hora-azalaOrain dela hiru bat hilabete Herrerako Aurrezki Kutxa Probintzialaren sukurtsalean 1984ko martxoaren 29an gertatutako lapurretaren irudiak Estibausen argitaratuz geroztik gertakari haien zuzeneko berriak dauzkaten bi lekukoekin hitz egiteko aukera izan dugu. Haien izenak Manolo Etxabe eta Felix García dira eta, gertakizunen haien oroitzapenak eta bizipenak gurekin partekatzeaz gain, hemerotekako dokumentu asko jarri dituzte gure esku, hemendik aurrera Altzako Tokiko Bilduman kontsultagarri dagoena.   (gehiago…)  »  

La Asunción Ikastetxea-Mirakruz. Ohar historikoak

2018, Apirilak 21

Conde de Polentinos, 1910

Conde de Polentinos, 1910

Gaur goizean La Asunción Ikastetxea barrutik ezagutzeko aukera izango dugu, liburutegia, klaustroa, kapela… Hona hemen hainbat datu ikastetxearen historiaren gainean.

HASTAPENAK

La Asunción komentua 1882. urtean sortu zen. Urte hartan, Kongregazioaren fundatzailea zen Anne-Eugénie Milleret de Brou-k Mirakruz etxearen lur eremua aukeratu zuen komentu berria eraikitzeko. Frantzian III. Errepublika politika antiklerikala ezartzen ari zen eta, baldintza horietan, Mirakruz mugatik gertu egotea oso egokia zen bere herrialdetik alde egin behar zuten lekaimeak hartzeko. (1)

Mirakruz etxearen lehen notizia 1719. urtekoa da eta jabea Intxaurrondo baserriko jabe bera zen, Manuel de Aznarez. (2) Mirakruz izena, Serapio Mugikak dionez, Lezoko Santo Kristo Basilika bertatik begiztatzen delako da: “y en lo antiguo era costumbre que al distinguirse la iglesia en que se venera la prodigiosa imagen del Cristo que atrae a multitudes de devotos a la modesta Universidad Guipuzcoana, se rezara una breve oración a la Cruz redentora.” (3)

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Abendua 2024
A A A O O L I
« Aza    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»

etiketak


Sarean