“Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua gogoratuz jarraituko dugu, oraingoan kontzertua zabaldu zuen kantu sortarekin, “Donostiarren abestiak”, guztiak oso ezagunak, herrikoak, etxe barruan eta kalean asko entzun ditugunak: “Andre Madalen”, “Jeronimo”, “Loriak udan intza bezala”, “Quisiera ser alcalde”, “Tinter, lanter”, “En la calle Garibai” eta “Neskazarrak”. (gehiago…) »
Gerra Zibilaren inguruan bildutako informazioa osatzearren, hona ekarri dugu Roman Irigoien Altzako sendagilearen espetxeratzeari buruz Imanol semeak 2006. urtean ‘Oiartzun’ aldizkarian idatzi zuen artikulua. (gehiago…) »
Altzako kaleetan badira hainbat eraikin arkitektura ondarearen aldetik baliotsuak; ezezagunak batzuetan edota gutxietsiak besteetan, poliki-poliki desagertzen ari dira. Hortxe ditugu industria eraikinak eta ‘hiri lorategiak’, adibidez, baina oraingoan arreta berezia izan nahi dugu eraikin multzo jakin batekin: XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran eraiki ziren jauretxe dotoreak.
Herri bakoitzak bere ikurra dauka, eta Altzak ere, jakina, berea, herriko armarri eta zigiluetan agertzen dena: zuhaitz bat, haltza. Tokiko Bilduman katalogaturik dauzkagunak hartu ditugu eskuartean eta zuhaitza irudikatzeko erabilitako hainbat irudi izan da atentzioa deitu digun lehen gauza. Haltzaren profila konikotik urrun palmondo mota ezberdinen erabilera izan da bitxikeriarik nabarmenena, zigilu zaharrenetan batez ere. Aurrerago, XX. mendean sartuta, arbolari bere ohiko itxura biribildua eman zaio, estereotipotik hurbilago.
Oraindik gogoan ditugu “Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua eta arratsalde horretan bizi genituen momentuak. Estibausen bitartez soinu eta doinu horien oihartzunak beste behin entzun ahal izango ditugu eta, hasteko, Manu Gomez altzatarrak jo zuen “Negra sombra” aukeratu dugu. “Negra sombra” poema Rosalia de Castrok idatzi zuen eta Xoan Montesek musikaz jantzi zuen. 1892. urtean jo zuten aurreneko aldiz eta denborarekin Galiziako musikaren piezarik ezagunetakoa bihurtu da.
En octubre pasado recibimos un email del grupo burgalés “Merindades en la memoria” recabando información sobre algunos milicianos altzatarras del batallón comunista Karl Liebknecht de quienes les constaba formaron parte de la “1ª Compañía Roja de Alza”. Para esas fechas teníamos preparada la lista de los componentes de la compañía para su publicación en Hautsa Kenduz y se la enviamos junto con alguna información más que había a nuestra disposición. (gehiago…) »
Joan den urteko urrian Donostiako udalbatzarrak batzorde bat osatzea onartu zuen Altzan barrutia nola sortu aztertzeko. Gai hau ez zaigu arrotza inondik ere eta ahal dugun neurrian gure ekarpenak eta beste elkarte eta auzokideena ere plazaratu nahi ditugu Estibausen.
Hasteko, atal bat zabaldu dugu blog honetan “Altza Herria - Barrutia” izenburuarekin (goialdeko ezkerraldean) eta bertan bildu ditugu oinarrizko dokumentuak eta Estibausen orain arte argitaratutako artikuluak eta iritziak. Atal hau ez dago itxita eta zabaltzen joateko asmoa daukagu prozesuan zehar sortuko diren dokumentu berriekin.
Ostiralean Altzaren adiskideen elkargune bihurtu zen Tomasene eta giro eder batean bete egin zen “Altza,Hautsa Kenduz 11″ liburuari ongietorria emateko. Liburuaren aurkezpenarekin batera, Daniel Soliño txistulariak eta Manu Gómez gaita-joleak doinuz jantzi zuten ekitaldia eta Mattin ilustratzailearen irudi koloretsuek argitu zituzten paretak.
Altza Gara herri ekimeneko kideek agerraldi bat egin zuten joan den ostiralean barrutiai buruz haien proposamena aurkezteko. Hona hemen proposamenaren testu osoa:
ALTZAREN ESKUBIDE HISTORIKOEN AITORMENARI ETA ORGANU DESZENTRALIZATU BATI BURUZKO PROPOSIZIOA (gehiago…) »
Bizarrain elkarteak jarduera berezia prestatu du aurten Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko: Joan Mari Irigoien idazlearen Oilarraren promesa liburuaren irakurketa publikoa. Irakurketa abenduaren 2an egin zen, Altzagaineko Plaza Gorrian. Hona hemen hasieraren bideoa.
Zigor Etxeburua (2025, Uztailak 23) «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue.
Interesgarria litzateke ...»
Joseba M. Peña (2025, Uztailak 22) «Eskerrik asko hitzak hauengatik.
Besarkadak »
Luma (2025, Uztailak 4) «Oso oso interesgarria.
Mila esker. »
Las Merindades en la Memoria (2025, Ekainak 22) «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»