Altzaren armarria

2012, Otsailak 13

Herri bakoitzak bere ikurra dauka, eta Altzak ere, jakina, berea, herriko armarri eta zigiluetan agertzen dena: zuhaitz bat, haltza. Tokiko Bilduman katalogaturik dauzkagunak hartu ditugu eskuartean eta zuhaitza irudikatzeko erabilitako hainbat irudi izan da atentzioa deitu digun lehen gauza. Haltzaren profila konikotik urrun palmondo mota ezberdinen erabilera izan da bitxikeriarik nabarmenena, zigilu zaharrenetan batez ere. Aurrerago, XX. mendean sartuta, arbolari bere ohiko itxura biribildua eman zaio, estereotipotik hurbilago.

Zigilu altzatarretan agertzen diren testuei begiratuz gero, gure herriak historian zehar izan dituen egoera juridiko-administratibo ezberdinetaz jabetzeko aukera izango dugu: Auzo-alkatetza 1860. urtean, Altza Herriaren alkatetza 1900. urtean, eta 1910. urtean errege dekretu bati esker hiribildu titulua lortu zuenetik, “Villa de Alza” tituluarekin, goialdean koroa jantzita daramala. Donostiara anexionatu ondoren, Donostiako udalak erabat baztertu zuen Altzaren armarriaren erabilera, -salbuespen bitxi bat da Donostiako udaletxearen sarreran dagoen beirate bat da, 1945. urtekoa izan daitekeena, non Altzaren armarria erakusten den-, eta herriko elkarteek soilik erabiltzen dute, batzuk, gurea bezala, “Altza Herria” leloa gehituz. Etorkizun laburrean Altza Barrutia sortzeko bideari ekin zaio eta horrek itzuli diezaioke Altzaren ikurrari historikoki dagokion funtzio instituzionala.

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2026
A A A O O L I
« eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean