Joan Mari Irigoien Aranberri

2023, Maiatzak 21

(Irudia: Mattin)

(Irudia: Mattin)

Joan Mari Irigoien, euskal literaturaren eta altzatarren ezinbesteko erreferentzia, hil da. Gogoratzeko eta omenaldia egiteko unea da. Altzaren historiari hautsa kendu asmoz hasi ginenetik bidaide eduki ditugu haren idatziak, adeitasuna eta animoak. 2015ean, Joan Marik ‘Txantxanberde kantaria’ liburua prestatu eta aurkeztu zuen Tomasenen, “Altzako herri-deserriari” eskainia. Herriko elkarteak eta lagunak ekitaldi horretaz baliatu ginen Joan Mariri pertsona eta euskal idazle bezala gure aitortza helarazteko. Hunkigarria izan zen. Haren inguruan bildutakoen ahotik adiskidetasun eta esker hitzak  entzun ziren eta haren poemak edo nobelen zatiak ere irakurri ziren. Amaieran, ekitaldira bertaratutakoak Lourdes Zapirainek idatzitako bertso hauek abestu genituen:  [bertsoa eta ekitaldi osoaren bideoa hemen]   (gehiago…)  »  

Iñaki Alkiza, lagun ona

2023, Maiatzak 19

Iñakiri ez zaizkio falta egun hauetan bere lagun eta kideen adierazpenak futbolaren eta politikaren munduan izandako esperientzia luzeagatik, baina lerro hauetan adierazi nahi dugu, bere bizi-ibilbide luze eta aberatsaz gain, bere lagunen lagun handia izan zela. Pertsona batzuek bizi izan dugu ezagutzen zutenen artean pizten jakin zuen maitasuna eta sinpatia, bere karismarengatik eta garai zailetan behar zenaren aurrean zuen prestasunagatik.

c100405

Iñaki Alkiza Joan Mari Irigoieni garaikurra ematen, Herrerako futbol zelaian, 1962an (Argazkia: Begoña Alkiza)   (gehiago…)  »  

Udal Hauteskundeak: ALTZAKOAK-Altzako hauteskunde ekimen independentea

2023, Maiatzak 11

l21877

Antxon Alfaro

1999ko udal hauteskundeetan, altzatar talde batek hautagaitza aurkeztu zuen Donostiako Udalerako eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako. Ekimena sustatzaileen arabera sortu zen, “Donostiako Udalak ahaztutako eta baztertutako komunitate batean bizi garelako sentimenduan oinarrituta“.   (gehiago…)  »  

Jane’s Walk Bidebieta

2023, Apirilak 30

janes-walk-2023-kartelaMaiatzeko lehen asteburuan, Jane Jacobs (1916-2006) hirigile eta intelektualaren jaiotzarekin batera eta bere pentsamenduan oinarrituta, 500 ibilaldi baino gehiago antolatzen dira mundu osoan zehar. Jane ’s Walk Donostiak hamaika urte daramatza hirian zehar ibilaldi hauek antolatzen, eta 2014an haiekin elkarlanean aritu ginen Altzan zehar ibilaldi bat egiteko. Aurten ere beste bat egingo dugu, oraingo honetan Bidebieta auzoan barrena. Denok zaudete gonbidatuta.   (gehiago…)  »  

Ekialdeko Barrutia: Sei urteko lana ¿Noruntz goaz?

2023, Apirilak 26

barrutia 2023-04-26

Elkarteak BAI (Bidebieta, Altza, Intxaurrondo)

Adierazpen honek bi legealdi hartzen duten sei urte hauetan Ekialdeko Barrutiko organoaren dinamikan zuzenean (Barrutiko Batzarraren eta bere Lantaldeen bidez) edota zeharka (parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko beste espazio batzuen bitartez) parte hartu eta osatu dugun elkarteetatik egiten dugun ebaluazioaren zati bat jasotzen du.   (gehiago…)  »  

Naturaldia

2023, Apirilak 19

naturaldia2023

Udaberriak parkeetara eta mendialdetara irtetera gonbidatzen gaitu, eguneko argiaz, loreen koloreaz eta naturarekiko kontaktu zuzenaz gozatzera. Gogo eta asmo horrek bultzatuak, Altzako Naturaldiaren edizio berri bat antolatu dugu aurten Casares-Tomasene Kultur Etxearekin batera, hamargarren urtez jarraian, eta maiatzean zehar garatuko da. Hauek izango dira jarduerak:

  (gehiago…)  »  

Ángel Calvo Barco

2023, Apirilak 16

angelLarunbat honetan, apirilaren 15ean, hil da 74 urte zituela Ángel Calvo Barco, lagun eta lankide leiala duela ia hogeita hamar urtetik gure elkartean.

Aranzadiko Etnografia Saileko kide izan da 1970az geroztik, eta bere bokazioa eta etengabeko ahalegina izan da herri-ohituren eta Naturaren behaketa eta deskribapena.   (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura: jesuitak (2)

2023, Apirilak 3

c202d-008_edited

Santa Barbara 60. hamarkadan

Antxon Alfaro

60ko hamarkadaren hasieran, Donostiako Garibai kaleko jesuiten egoitzan bizi zen Aita Ignacio Larrañagak lan “humano-espirituala” [1] hasi zuen Santa Barbara eta Erroteta auzune berrietako familiekin. Berarekin  Mariako Kongregazioetako donostiar gazte talde batek kolaboratzen zuen, horien artean Lola Valverde, Matxun Lilly, María Unceta o Juan José Lizuain “Juantxi”.

Aita Larrañaga familiekiko alderdi espiritualenez arduratzen zen bitartean, gazte talde horrek auzoko neska-mutilei zuzendutako aisialdiko jarduerak egiten zituen. Ostegun arratsaldeetan, eskolarik ez zegoenez, Altzako Alkateordetzara eramaten zituzten, eta bertan pintatu, marrazkiak egin, jolastu edota eskulanak egiten zituzten.   (gehiago…)  »  

Euskal Giroa Mus Txapelketa

2023, Martxoak 27

2023-mus-1

Euskal Giroa elkartea

Txapelketa honetako 37. edizioan 64 bikotek eman dute izena. Giro lasaia ikusi dugu bikote bakoitzak joko honek eskatzen duen seriotasun eta kontzentrazioarekin irabazteko prestatu aurretik.

Astelehenetik ostegunera jokatu dira partidak, finala hilaren 24an, ostiralarekin, eta jokalarien erdiak baino gehiagok parte hartu zuten afarian. Emakumeen parte-hartzeak paper diskretua izan du, baina, aldi berean, garrantzitsua izan da, emakumeen presentziak, pixkanaka-pixkanaka, jarduera horretan emakumearen parte-hartzea bermatzen duelako. Horregatik, gure aitorpen berezia Laura Martínez Martínez, Marisa Achaga Irazustabarrena, Pilar Almonacid Zabala eta Naroa Azurza Carnésentzat.   (gehiago…)  »  

Udaberria

2023, Martxoak 23

Juanito Garbizu

1

Iritxi zaigu udaberria

aldendu zaigu negua

hodei multzoak lurrindu dira

oskarbi dago zerua

mendi gainetik gozoro dator

eguzki distiratsua

edertasunez apainduz goiko

baserria ta ingurua

ohi diren bezela huts egin gabe

agertu zaigu kukua.

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Uztaila 2025
A A A O O L I
« eka    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Zigor Etxeburua
    (2025, Uztailak 23)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»
  • Joseba M. Peña
    (2025, Uztailak 22)
    «Eskerrik asko hitzak hauengatik. Besarkadak »
  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »
  • Las Merindades en la Memoria
    (2025, Ekainak 22)
    «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »

etiketak


Sarean