Ekialdeko Barrutia: Sei urteko lana ¿Noruntz goaz?

2023, Apirilak 26

barrutia 2023-04-26

Elkarteak BAI (Bidebieta, Altza, Intxaurrondo)

Adierazpen honek bi legealdi hartzen duten sei urte hauetan Ekialdeko Barrutiko organoaren dinamikan zuzenean (Barrutiko Batzarraren eta bere Lantaldeen bidez) edota zeharka (parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko beste espazio batzuen bitartez) parte hartu eta osatu dugun elkarteetatik egiten dugun ebaluazioaren zati bat jasotzen du.

Laburpena

Balorazio positiboa

  • Hainbat diagnostiko kuantitatiboak eta kualitatiboak egin dira.
  • Auzo-elkarteetako eskaera historikoei erantzun zaie.
  • Emakumeen memoria eta ahalduntzea sustatzeko jarduera nabarmena egon da.
  • Altzako Udalaren eta memoria historikoari dagokionez aitorpen garrantzitsuak egin dira.
  • Euskararen ikaskuntza eta erabilera eta kultura-integrazioa sustatzen dituzten jarduerak babestu dira…
  • Ahalegina dago Barrutiaren beraren barne-dinamika sendotzen saiatzeko.

Balorazio negatiboa

  • Udal Departamentu gehienekin komunikazioa eta lanaren funtzionamendu eskasa.
  • Lortutako emaitzen ikusezintasuna.
  • Lan karga astuna elkarteen ordezkarien gain.
  • Herritarrekin eta gainerako elkarteekin komunikaziorik ez izatea.
  • Herritarren parte-hartzerako sustapen hutsala..
  • Barne funtzionamenduak parte hartzaileen nekea ekarri du.
  • Elkarte sinatzaileok uste dugu Ekialdeko Barrutiaren instituzionaltasuna hobetu behar dugula, eskumenak, parte hartzeko kultura, eraginkortasuna eta gaitasuna indartuz.

Oro har, transmititzen ditugun sentsazioak ez dira gozoak. Ekialdeko Barrutiko mahaiak, gure ustez, bere xedeak lortzeko espazio eta mekanismo baliagarriak eskaini ditzake: herritarrek gai publikoetan duten parte-hartzea sustatu eta indartzea, herritarren eta talde antolatuen beharrak eta lehentasunak modu zehatzagoan eta zuzenagoan identifikatuz tokiko erakundearen praktikotasuna fintzea, eta horrekin gastu publikoa eraginkortasunez murriztea. Batzarrak herritarren beharrei eta ekimenei erantzuteko organo bat eskain dezake, ordezkari politikoen eta elkarteen arteko hurbiltasun-mekanismoak sortuz eta, horrela, deliberazio-gune propioen eta baliabide propioen bidez, Barrutiko auzoetan Udalaren praktika instituzionala deskontzentratzea lortuz. Gainera, hau ere esan beharra dago, Batzordearen eta Lantaldeen mahaia osatu duten pertsonen taldea lan izugarria egin du, beren auzoekiko eta aldarrikapen partikularrekiko konpromiso handia erakutsiz: adin, sentsibilitate eta ekintza-eremu askotako kideak, komunitate-ekintzan esperientzia dutenak eta interesik gabe lankidetzan aritzeko interesa erakutsi dutenak.

Bi legealdi horietan lortu diren emaitzak, Ekialdeko Barrutiko organoen lanagatik izan ez balitz, ez ziratekeen gauzatuko: Ekialdeko Barrutiko auzoetako diagnostiko kuantitatiboak eta kualitatiboak egin dira, plaza eta gune nagusietan hirigintza-jarduerak egin dira, aldez aurretik parte hartzeko prozesuak gehitu dira, auzo-elkarteetatik etorritako eskaera historikoei erantzun zaie, emakumeen memoria eta ahalduntzea sustatzeko jarduera nabarmena izan da, kultura-jarduerak lagundu dira, Altzako Udalaren aintzatespen historikoa sustatu da, memoria historikoari buruzko beste aintzatespen garrantzitsu batzuk egin dira, euskararen ikaskuntza eta erabilera eta integrazio kulturala sustatzen duten jarduerak finantzatu dira… eta, horrez gain, Barrutiaren beraren barne-dinamika eratzeko etengabeko ahalegin eta saiakera kolektiboa egin da.

Oraindik ere agerikoa da, ordea, Ekialdeko Barrutian herritarrek parte hartzeko duten argitasun, ordena eta erraztasun falta. Barne-funtzionamenduak desilusionatu eta higatu egiten du batzutan, eta horixe da egin nahi genukeen adiearazpena. Organo honekin bilatzen dena lortzeko ebatzi beharko lirateken funtsezko alderdi batzuk aipatzen dira jarraian:

  • Erakundeekiko bitartekariak: Batzarkideen eta Udaleko sailetako erreferentziazko funtzionarioen arteko harremana ez da batere eraginkorra, eta batzuetan badirudi haien funtzioak oztopatzen ari direla, lanez lepo egoteagatik eta Barrutiko ordezkariei ematen zaien lehentasun faltagatik (salbuespenak salbuespen, Berdintasun Saila esate baterako).
  • Dokumentu eta artxibo publikoen eskuragarritasuna: Batzarraren eta lantaldeen eginkizunak garatzeko beharrezkoa den dokumentazioaren errekerimendua askotan ez da behar bezala betetzen.
  • Egutegia eta barne-plangintza: Barrutiko Batzarraren ekintza instituzionala planifikatzea, presaka eta korrika funtzionatu beharrean, bere barne-funtzionamendua aurreikusteko eta errazteko moduan. Oraindik asko dago egiteko zentzu horretan.
  • Bileretako dinamika: Bileren eraginkortasuna hobetzea garrantzitsua da, eta horretarako bidelagun baten laguntza teknikoa izatea aldea egin dezake, herritarren denbora eta borondatezko ahalegina ahalik eta modu eraginkorrenean baliatzeko.
  • Barne-funtzionamendua sendotzea: Barrutiaren funtzionamenduaren oinarrizko prozedurak sistematizatu gabe daude, eta prozedura horiek erakundearen funtzionamendua egituratzen dute; are gehiago, prozedura horietako batzuk alde batera uzten dira, eta ez dira prozedura horiek hobetzen ahalegintzen.
  • Aktak erregistratzea eta jasotzea: Akta jasotzeko eta laburpenak egiteko lanak elkarteetako kide diren batzarkideen sorbalden gainera doaz gehienetan, eta hori aparteko ahalegina da.
  • Jarraipen falta: Batzarkideok ez dugu ia eguneratzerik jasotzen bere baitan sustatu diren proiektuen garapenari buruz, batzuetan proiektuaren erreferentziazko pertsonak berak ere ez. Horrela, galdu egiten da esfortzu eta emaitzaren arteko lotura, eta hurrengo kasuetarako baliagarriak diren ikaskuntzak ere.
  • Azken likidazioen berri ez izatea: Salbuespen gutxi batzuk salbu, batzarretik ez da sustatu diren proiektuen azken gastuen berri ematen, eta horrela, ezin zehatz-mehatz jakin zenbateraino asmatzen den aurreikusitakoarekin, zenbat diru sobratu den edo faltatu delako udaleko sailak jarri behar izan duen.
  • Parte-hartzearen kultura: Ia ez da existitzen Batzordeko kideei prozedura administratiboaren inguruan sensibilizatzeko pedagogiarik, eta herritarrak erakunde publikoen denbora eta egiteko moduetara egitea ez da erraza laguntzarik gabe. Horrela, gainera, Barrutiko Batzarreko parte-hartzea demokratizatzen da.
  • Auzoen mugaketa eta izendapena: Udalak, Barruti barruan eremu nagusiak bereizteko sortu dituen “auzoen” banaketa eta izenak irizpide administratibo hutsari jarraitzen dio, lurraldean betidanik eta modu naturalean sortu eta erabili diren berezko banaketari muzin eginez. Horrek, lurraldean modu orekatuan eta eraginkortasunez ekitea oztopatzen du.
  • Batzarraren azken xedea: Era berean, ez da organo honen ametsezko helmugaz eta desiozko funtzionamenduaz inongo proiekziorik egiten, ezta oinarrietan babesten diren printzipio eta filosofiak gogora ekartzen.
  • Herritarrekiko eta beste elkarteekiko komunikazioa: Herritarrei Batzarraren eta Lantaldeen lanen berri emateko sortutako baliabideez egiten den erabilera ez dago batzarkideen aldetik guztiz baliozkotua, eta batzuetan badirudi erabilera hori beste interes batzuekin nahasten dela, Barrutiko Batzarraren berri eman eta bere erakundetzeari alde egin beharrean.

Barneratutako dinamika horiek aldatu behar dira, Ekialdeko Barrutiak parte-hartze eraginkorreko eta iraunkorreko benetako kultura ahalbidetu dezan; izan ere, informazioa oztopatzeagatik sortzen den gogaitasunak, sailen arteko lankidetza-ezak, hartzen diren administrazio- eta idazkaritza-lanen zamak, bidelaguntza- eta dinamizazio-ezak, lortutako fruituen ikusezintasunak, alderdien hauteskunde-interesek Batzordearen jardunbidea lohitzeak… erakunde publikoekiko eta inguruan dauden interes-taldeekiko dagoen mesfidantza areagotu besterik ez du egingo, eta bizilagunen elkartze-gaitasuna ahuldu, eskualdea elkarrekin batera aurrera egiteko beste aukera bat galdu, herritarren ekarpena barnebilduz gauzak errazteko beharrezkoa den egituraketan indarra jarri beharrean.

Udal Gobernu berriak, elkarteek partaidetza-organo horri egiten dizkiogun errekerimenduei erantzuna eman beharko lieke. Horretarako, batzarkideak bileretako aktak idazteko lanetatik askatzeko konpromisoa hartu beharko luke, sailekiko lotura instituzionalak optimizatzea, batzarkideek eskatutako informazioa partekatzea urtebetez baino gehiagoz behin eta berriro eskatzen aritu behar izan gabe, Barrutiko auzoen barne-banaketa zentzuz eta modu adostutan zatitzea euren arteko ezberdinketa zentzugabeak sor ez daitezen, Batzordearen tempusak, formak, dinamikak, sortzen ari diren aurrekariak, helburuak, filosofia… islatuko dituen material grafikoa sortzea, batzarkideei ez ezik, Barrutiko herritar guztiei ere aurrerapenen berri emateko balioko lukeena, informazioa emateko beste asmorik gabe eta, guzti horretarako, beharrezkoa balitz, teknikari gehiago kontratatuz.

Azken finean, Ekialdeko Barrutiko praktika instituzionala hobetzea da nahi duguna, partaidetzaren, eraginkortasunaren, konfiantzaren… kultura indartuz. Noiz, eta esperientzia instituzional txarrek herritarrak adoregabetu eta, gainera, ordezkarien funtzioa gutxiestera eramaten den garai honetan.

Sinatzaileak: AHM - Altzako Historia Mintegia, Altzania, Emanhar, Intxaurrondo Berri Emakumeen elkartea, Plazandreok, Auzo Elkarteak (Bideak, Elkartasuna, Herripe, Osteguna, Oleta, Lodabe, Izbe, Buenavista)

ekialdeko-barrutia-2023

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urria 2024
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean