Gure amak familiaren memoria gordetzen zuen. Horregatik, behar bada, argazkizalea ere bazen eta gazte-gaztetatik argazkiak bildu eta albumetan ordenatu zituen. Hogeita bost urte pasa dira hil zenetik eta hutsune handia utzi zigun, baina bere albumen bitartez, txokoz txoko paseoan, oraindik kontu kontari ari zaigula ematen du.
Etxekoentzat duten interesaz gain, argazkietan leku eta bizipen partekatu ugari agertzen dira eta hori da irudi horiek hona ekartzearen arrazoia. Ama, Inaxi Ijurko Orbegozo, 1922. urtean jaio zen eta bere haurtzaroa eta gaztaroa Molinao, Buenavista, Antxo eta Herrerako txoko eta inguruetara lotua dago. Hona ekarri ditugun argazkiak ezkon aurreko garaikoak dira, 1941-1945 urte bitartekoak, hain zuzen ere; hemen sorta bat dago eta gainontzeko guztiak Tokiko Bilduman ikus daitezke. (gehiago…) »
Poliki-poliki, nahi baino polikiago, Gerra Zibilaren biktimei, lurpetik beraien gorpuzkiak berreskuratuz, zor zaien duintasuna itzultzen ari zaie. Biktima horien arteko batzuk ospetsuak egin ziren politikarekin zerikusirik ez zeukaten jardueretan arituz, baina gerraren ondorioz haien oroimena ahanzturaren putzura bota zuten irabazleek. Hauxe da Claudio Egaña Otamendi korrikalariaren kasua. (gehiago…) »
Bi argazki hauek 1914ko urtarrilaren 10ean La Hormiga de Oro aldizkarian argitaratu ziren, 31. orrialdean. Lehenengoan Altzagaina ikus daiteke, eskolak eskuinaldean eta udaletxea eta eliza ezkerraldean. Bigarren argazkian Intxaurrondoko inguruak agertzen dira. Trena eta tranbiaren bideak ikusteaz gain, eskuinaldean Villa Aramaxpe eta Algarbe baserria ikus daitezke, eta Casa Mons enpresaren eraikina ezkerraldean. Bartzelonako aldizkari karlista honetan argitaratutako irudi hauek Altza elurpean erakusten diguten argazkirik zaharrenak ditugu.
Joxanton adiskidearen heriotza dela-eta, hortxe bidaltzen dizuet gordeta nuen argazkia (2015-I-5ean Belok-en aterea), non Joxan bera, Martzel Etchehandy, fraide beneditarra, eta Juanmari agertzen diren, elkarrekin solasean.
Hauxe orain dela gutxi Martzelek idazten zidanaren zatitxo bat: «(…) Gogoeta luzeak egin ditut neretzat historikotzat jotzen dudan argazki horri begira.(…) Gure etxeko artxibora joanen da papelean tiratu ondoan, merezi baitu. Bi euskal idazle handi elkarrekin Beloken ! Joxeanek lur huntako itzulia egin du, bizia bete-beterik joan da, eta bizitzen lagunduko gaitu geroan ere, gu eta beste asko oxala!(…)».
Datorren asteazkenean, hilak 7, arratsaldeko 7retan, Altzako Tomasene Kultur Etxean “Altza osasuntsuagoaren aldeko plataforma”-ren eskutik “La plaza de la Música. Historias de amianto” (Juanmi Gutierréz, 2010) dokumentala proiektatuko da.
Juanmi Gutierrezek horrela aurkezten du bere dokumentala: “Duela gutxi halabeharrez jakin nuen gure ama amianto hautsa arnasteagatik hil zela. Hautsa egiten zuen fabrika bizi ginen etxetik hurbil zegoen. Aurkikuntza kolpe handia izan zen niretzat, eta ondorioz, nire bihotzaren barru-barrutik Indiako hondartzetarainoko bidaia egitera eraman ninduen; hantxe desegiten dituzte gaur egun barruan duten amiantoaren beldurragatik Europan inork desegin nahi ez dituen ontziak”.
Emanaldiaren ondoren dokumental eta amiantoren gainean eztabaida irekiko da. Dokumentalaren zuzendariak ere, Juanmi Gutiérrez, parte hartuko du.
Datorren otsailaren 5ean amaituko da Herrerako Euskal Giroa elkartearen Mus Txapelketan izena emateko epea. Zortzi erregetara jokatuko den XXXIV. edizio hau otsailaren 12an hasiko da.
Gizonezko zein emakumezko mus zaleak biltzeko aukera paregabe bat da eta elkarteetan musaren inguruan sortzen den giro bikainaz gozatzeaz gain sailkatutako lau bikoteentzat sariak ere egongo dira, 400, 200, 100 eta 50 eurokoak, gehi oroigarriak eta Txapelketa amaierako afariak.
Informazio gehiago behar izanez gero, telefono hauetara deitu: 618 355 759 (Aurelio), 611 300 694 (Peio) eta 606 454 616 (Pako).
Donostiako saihesbidearen irteera Herreran eraikitzeak -1972ko abuztuaren 12an inauguratu zuen Francok, Herrerako eraispenak egin ziren hilabete berean- larriki kaltetu zuen bertako auzo-bizitza eta horren ondorioak gaur egun arte jasan dituzte herreratarrek. Aurreko egunetan telefono batetik bestera ibili den bideo labur bati esker, eta orain hemen ere ikus daitekeena, Herrerako egungo historia markatu duen garai horren oroimenei irudiak jarri ahal izan dizkiogu. (gehiago…) »
Hace ahora justo un año comenzaron los trabajos de desmantelamiento del polideportivo de Alza. Desde entonces hemos tenido unas cuantas reuniones con los representantes municipales tanto en el ayuntamiento como en la casa de cultura de Alza. para hablar sobre los plazos de ejecución de las nuevas instalaciones y del tratamiento que se le iba a dar a los terrenos contaminados por el amianto.
En este tiempo hemos oído de todo: “Qué esto era un marrón”, “Un problema muy complejo el de los suelos contaminados”, “Que no existía legislación”, “Que no dependía de ellos, sino de instancias superiores; léase: Medio Ambiente del Gobierno Vasco”, “Que existen unos tiempos, que habría que modificar el proyecto, que están haciendo todo lo que está en sus manos, que existe presupuesto y dinero, que eso no era el problema, que llevaría tiempo”. Ha pasado un año, y nos dicen que no podrá estar terminado antes del 20 o 21. (gehiago…) »
Luma (2025, Uztailak 4) «Oso oso interesgarria.
Mila esker. »
Las Merindades en la Memoria (2025, Ekainak 22) «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
Claudia Longarela Colombo Berra Brea (2025, Ekainak 14) «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán.
Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
Iñaki (2025, Maiatzak 3) «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »