Etxeen eraistea Herreran Donostiako saihesbidea egiteko

2018, Urtarrilak 19

Donostiako saihesbidearen irteera Herreran eraikitzeak -1972ko abuztuaren 12an inauguratu zuen Francok, Herrerako eraispenak egin ziren hilabete berean- larriki kaltetu zuen bertako auzo-bizitza eta horren ondorioak gaur egun arte jasan dituzte herreratarrek. Aurreko egunetan telefono batetik bestera ibili den bideo labur bati esker, eta orain hemen ere ikus daitekeena, Herrerako egungo historia markatu duen garai horren oroimenei irudiak jarri ahal izan dizkiogu.

Bideoaren egilea ezezaguna da eta grabaketa bi ikuspuntuetatik egina dago. Lehenengoan kamara zabalean mugitzen du Peruene baserriaren teilatua, Etxeburua etxea, Villa Concheshi eta San Luis ikastetxea eta eliza erakutsiz. Bigarren ikuspuntutik, lehenengoaren beste aldean, Peruene-Berri fatxadaren aurrean, ikuspegi zabalago bat hartzen du, elizatik Txingurri alderaino, tartean eraisten ari diren etxeen xehetasunak, Altzagaina eta Txirrita eta Larratxo pasealekuko urbanizazio lanak ikus daitezkeela.

Bideo honek balio berezi bat dauka guretzako garai garrantzitsu haiek jasotzen duten dokumentu grafiko gutxi baitaukagu.

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2026
A A A O O L I
« eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean