“Euzkadiko bola-txapeltza Erreran”
Argia aldizkarian, 1935ko irailaren 1ean argitaratutako zenbakian, Herreran ospatutako bola-txapelketaren berri eman zuten. Kronika izenpetu gabe dago eta argazkietan oinarriturik orrialde oso bat betetzen du (argazkiak alderantziz jarriak badaude ere). Txapelketa Herrerako apeaderoaren parean egin zen, Altzagainera doan errepidea eta trenbidearen artean zegoen bolatokian. Argazkietan Agur etxea, Villa Ura eta Ermita bidea ikus daitezke, besteak beste. (gehiago…) »