“Euzkadiko bola-txapeltza Erreran”

2009, Maiatzak 21

Argia aldizkarian, 1935ko irailaren 1ean argitaratutako zenbakian, Herreran ospatutako bola-txapelketaren berri eman zuten. Kronika izenpetu gabe dago eta argazkietan oinarriturik orrialde oso bat betetzen du (argazkiak alderantziz jarriak badaude ere). Txapelketa Herrerako apeaderoaren parean egin zen, Altzagainera doan errepidea eta trenbidearen artean zegoen bolatokian. Argazkietan Agur etxea, Villa Ura eta Ermita bidea ikus daitezke, besteak beste.

Donosti’ko Euzko Gaztediak, Errera’ko Beti Adiskideak’en laguntzarekin eratutatako Euzkadi’ko bola-txapeltza

TXAPELDUNAK

1. Auxe dezute Euzkadi’ko bolari txapelduna: Añorga’ko Elizegi’tar Jokin, 18 boletan 78 brilla lurreratu zituan. Sari ederraren jabe egin zan.

2. Donosti’ko Noiz Bait’en bolari iaioak badira, 18 boletan 75 brilla bota-ta 2′gn. saria irabazi zuan Gorrotxategi’tar Purdentzi ez noski txarrena.

3. Errera’ko Tranka bazkuneko bazkide onentzat izantzan irugarren saria. Loinaz’tar Joseba deritza, 74 brilla lurreratu zituan 18 boletan.

4. Añorgatarrak etziran txapeldun izatearekin ase. Gutxitxo edo zeritzaioten… Eta Isasa’tar Pantzezka’k, 72 brilla bota-ta, 4′gn. saria bereganatu zuan.

5. Onek ere aurreko añorgatarrak bezela 72 brilla bota zituan. Errera’ko degu 3′gn. sariduna bezelaxe. Beti Adiskideak’koa da ordea. Imaz’tar Joseba deritza.

Zorionak eta zorionak txapeldunei.

[Argazkien iruzkinak]

1. Sari ederrik ba-zan txapelketa onetan. Ona emen ageri diranak. Oiek ikuski, ¿nork ez txapeldun izan nai?

2. Epai maiekoak zuurki bete zuten beren lana. Etzegon oiei baten alde edo bestearen alde “tranpa” egiteko esan besterik. ¡Ortarako lenen euskal izatea aztu bear!

3. Bola jokua atsegin zaigu euskotarroi. Ez da arritzekoa, gurea bait da. Gogoko zaigulako dira Euskal-errian ainbeste bolatoki ta gogoko zaigulako bildu zan igandean ainbeste jende.

4. Azken jokaldirako (”finalista” alegia) gelditu ziranak dira auek.

5. Beti Adizkideak’ko lendakariaren eskuetatik artu zuen txapeldunak bere saria.

6. Ba dakizute txapelketa au Donosti’ko Euzko Gaztediak eta Errera’ko Beti Adizkideak’ek alkarri lagunduaz eratu dala. Emen ageri diran Beti Adizkideak’ko bazkide auek ez dira gutxiena saiatu diranak.

7. Lertxundi’tar Mariano bolari ta tokalari ospatsua. Auxe dezute Noiz-bait bazkuneko zuzendaria.

8. Salsamendi’tar Andoni, Lasarte’ko bolari iaioa. 1930′gn. urtean berak irabazi zuan Gipuzkoa’ko bola txapeltza ta aurten ere bera da Gipuzkoa’ko txapeldun.

9. Noiz bait bazkuneko idazkaria ta erakuslaria dituzue auek: Sebastian Alonso ta Larrea’tar Bingen.

1935-09-01txikia

2 iruzkin

  1. Iñigo

    Este post va dedicado a ti, Elena, para que no te desanimes en tu lucha por Herrera. En 1935 hubo un campeonato de Euskadi de bolos; en 2002 se celebró otro campeonato en el bolatoki que acaban de derribar; y en el futuro, estoy seguro, se podrá convocar un nuevo campeonato en Herrera gracias a la tenacidad y perseverancia de los herreratarras.

  2. elena arrieta yarza

    Trabajar por mantener esta actividad en Altza es un compromiso. Une a la gente de toda la provincia de Gipuzkoa. Es bueno ver aparecer en los bolatokis a gente de Hernani, de Zerain, de Segura, etc., Y también se lo merecen los bolaris altzatarras que se han tomado tanto trabajo por mantener los bolatokis en los últimos tiempos como Antonio Goenaga y Patxi Lazkano y sus hijos y nietos, ante el escepticismo, la falta de protección y la desidia de las instituciones. Lo que ocurre es que esas actitudes van ganando terreno y no importa lo que demuestres, argumentes o trabajes. En fin, se seguirá intentando porque es esfuerzo de varios.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»
  • Fernando Etxauri
    (2024, Urriak 20)
    «La zona Este de Donosti (Altza,Bidebieta,Herrera,Trintxerpe) esta totalmente abandonada ,y coaccionada por el Ayto y la APP »

etiketak


Sarean