Artxiboak 2013, Irailak 23

Joan Mari Irigoienen liburu-irudien erakusketa

2013, Irailak 23

Imanol Irigoien

bammmAurtengo urriaren 3an, gure jaioterrian -Altzan-, Joan Mari anaiaren ia 40 urteko ibilbide literario luze-zabala dela-eta, ekitaldi literario bat izango da; ekitaldiaren argigarri eta osagarri gisa, berriz, haren liburuei egin zaizkien ilustratze-lanen erakusketa antolatu dugu, urte luzeetako fruitua ere badena eta antologikotzat jo dezakeguna.

Ez da, ez, ohikoa edozein idazleren libururik gehienen ilustrazioa irudigile baten esku soilik izatea… normalena bestela baita: irudiak hainbat eta hainbat ilustratzaileren artean sakabanatuta egotea; halaxe gertatzen da, ordea, Joan Mariren kasuan, ni neu izan bainaiz haren liburuen ilustrazioak egin ohi dituena, eta ni neu, ondorioz, margolan hauek guztiak gordetzen ditudana. Egoera honek izugarri erraztu dizkigu, jakina, erakusketaren antolatze lanak.   (gehiago…)  »  

Laskonateguyri eskainitako kontzertua YouTuben

2013, Irailak 11

Honez gero, Pako Laskonateguyren omenez ekainean ospatu zen kontzertuaren piezak igo ditugu Youtubera. Igotako hauekin Youtubeko AltzaKanala kanalean hogeita hemeretzi bideo daude ikusgarri.

Irudiaren gainean klik eginez, kontzertu hartan Aita Sierra abesbatzak eta Donostiako Udaleko Txistularien Bandak interpretatutako “Donostiako irrati iragarkiak” ikusi eta entzun dezakezue, “Churrería Celigüeta, El Búfalo eta Amuebladora Comercial Hispania” denden iragarkiak, Jagoba Astiazaranek egokituta.

irrati-iragarkiak

aita-sierra2013-06-07herrera-prentsa

Estibaus

Atalak

Iraila 2013
A A A O O L I
« abu   urr »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean