Artxiboak 2019, Abenduak 27

Kirol arima duen egutegia

2019, Abenduak 27

egutegi-handiaPasa den ostiralean Tomasenen 2020 urteko egutegiaren aurkezpena egin genuen, kirolaren munduan buru-belarri murgilduz. Orain dela aste gutxi Garberan ikusgarri egondako Altzathlon erakusketa aretoan zintzilikatu genuen eta, hariari helduz, erakusketaren azala izan zen argazkia -Lau Haizetan motokros txapelketa baten irudia- egutegi berrira ekarri dugu. Argazkiko motor zalea eta bere garaian motokros argazki sorta Tokiko Bildumarako utzi zigun Manolo Navas gurekin egon zen. Jatorriz argazkia zuri-beltzean bazegoen ere, argazkiarekin jolastu nahi izan dugu eta kolore ukitu batzuk eman dizkiogu; lan horretaz Ion Urrestarazu arduratu da. Egutegi txikirako, bestetik, Tomas Paulis hil berriaren argazki bat aukeratu dugu, zeinek Mendi-Zaleak elkartearen irteera batean giro ezin hobean dagoen lagun talde handi bat erakusten duen.   (gehiago…)  »  

Gabonak

2019, Abenduak 23

Elena Arrieta Yarza

Eguberriak abendu garai hauetan, nahi edo ez, aire ezberdin bat ematen du, eta horretan murgilduta gaude denok. Ziurgabetasun politiko eta soziala hain nabarmena den garaian, freskotasun horrek txinpartak eta irribarreak sortzen ditu gure artean.

Ana Gonzalez bere senar Koldo Orobengoarekin Gaiztarron Bidebieta 1 autozerbitzuko jabea izateko zortea dugu Herreran. Bere denda neurri ezberdineko eskuz egindako gabonetako irudiekin apaintzen da, txoko batean eta bestean jarriak, eta, horregatik, gure erosketa egitera sartzen garenean, amona baten lasaitasunak harritzen gaitu, katua oinetan duela, jantzi bat ehuntzen digula betaurrekoen gainetik begiratzen digun bitartean.

image001   (gehiago…)  »  

Mirasungo atorrasagastitarrak

2019, Abenduak 12

l15972

XV. mendean dokumentaturik dagoen Mirasun abizenaren lehen aipamenetik (Joaneta de Mirasun, 1423), mendeetan zehar Mirasun etxearen jabetza familia ezberdinen eskuetatik pasa da. XVI. mendearen amaierara arte jabearen abizena eta etxe izena elkarrekin ibiliko dira, baina iritsiko da une bat non, ziurrenik zorrak direla medio, Mirasundarrek baserria saldu eta abizena-etxea lotura hautsiko den. Horrela, zenbait jaberen segida ikus dezakegu, dokumentazioaren bidez jarrai dezakeguna: 1597, Tomas de Guruzeaga eta Maria Lopez de Guruzeaga; 1630, Pedro de Mirasun; 1714, Jose de Aldabe; 1748, Salvador de Aldabe; azken honek, ezagutzen ez dugun datan, Mirasun salduko dio Jose de Azkarateri. Honen biloba, Josefa Teresa de Azkarate hil zenean, bere alargunak, -Miguel Juan de Barcaiztegui, Donostiako alkatea-, bere emaztearen jabetza zen Mirasun Juan Bautista de Alkizari salduko dio 1806ko abenduaren 30ean.   (gehiago…)  »  

Altza2020 egutegiarekin hitzordua

2019, Abenduak 5

gonbidapena-gutuna

Abenduaren 20an, ostirala, arratsaldeko 7etan, urteroko hitzordua izango dugu Tomasenen, datorren urteko egutegiarekin: Altza 2020. Ekitaldi honen nolabaiteko aurrekaria Altzathlon erakusketa izan da - Altzako kirolaren historiari buruzko hurbilketa bat irudietan, oraindik ere hilaren 7ra arte Garberan bisita daitekeena -, egutegiaren gaia zein izango den eta aurkezpena zeren gainean izango den iragartzen baitigu.

Denbora daramagu kirolarekin lotutako argazkiak eta datuak biltzen, eta, laurogei erakunde eta pertsona laguntzaileri baino gehiagori esker, mila zazpiehun irudi baino gehiago ditugu, aurreko mendean Altzan kirol-jarduera izan zenaren ideia grafikoa egiteko aukera ematen digutenak. Irudi mosaiko handi horretatik (osatzeke dagoena oraindik), espazio kontuengatik, Altzathlon erakusketarako 26 bakarrik aukeratzera mugatu behar izan gara. Tamaina handiko mihisean inprimatutako argazki horiek (90×60) Tomasenen ere ikusi ahal izango dira aurkezpen egunean.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Abendua 2019
A A A O O L I
« Aza   urt »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»

etiketak


Sarean