Kirol arima duen egutegia

2019, Abenduak 27

egutegi-handiaPasa den ostiralean Tomasenen 2020 urteko egutegiaren aurkezpena egin genuen, kirolaren munduan buru-belarri murgilduz. Orain dela aste gutxi Garberan ikusgarri egondako Altzathlon erakusketa aretoan zintzilikatu genuen eta, hariari helduz, erakusketaren azala izan zen argazkia -Lau Haizetan motokros txapelketa baten irudia- egutegi berrira ekarri dugu. Argazkiko motor zalea eta bere garaian motokros argazki sorta Tokiko Bildumarako utzi zigun Manolo Navas gurekin egon zen. Jatorriz argazkia zuri-beltzean bazegoen ere, argazkiarekin jolastu nahi izan dugu eta kolore ukitu batzuk eman dizkiogu; lan horretaz Ion Urrestarazu arduratu da. Egutegi txikirako, bestetik, Tomas Paulis hil berriaren argazki bat aukeratu dugu, zeinek Mendi-Zaleak elkartearen irteera batean giro ezin hobean dagoen lagun talde handi bat erakusten duen.

20191220_191401

Eta iragarri genuen bezala, egutegiaren inguruko topaketaz baliatu gara emakumezkoen areto-futbolari buruz hitz egiteko. Arantza, Erika eta Marian jokalariek eta Gerardo entrenatzaileak hasierako garai horien gogoak, ilusioak, eta zailtasunak gogora ekarri zituzten eta, lau hamarkaden ondoko perspektibatik begiratuta, ahalegin eta esfortzu horiek guztiak merezi izan zutela baieztatu zuten. Hasieran dena aurka izan bazuten ere -matxismo oldarkorra, kaleko giroa, finantziazioa…-, ikastetxeetan egindako lanari eta Altzakoak Kirol Elkarteari esker, berrehundik gorako neskek kirol maila guztietan, eskolartekotik eta hondartzatik hasita nazioarteraino, jokatu ahal izan dute. Bertan zeuden hiru jokalariek eta bideo bitartez bere mezua bidali zuen Lorena “Txitxo” jokalariak  -nazioarteko jokalari ohia eta gaur egun entrenatzaile Valentziako Sub16 selekzioan-, haien esperientziak azaltzeaz gain, Gerardori haien esker ona eta aitorpena adierazi nahi izan zioten, haren kemena, babesa eta egindako guztia nabarmenduz. Tamalez, ibilbide oparo hori ez du gaur egun jarraipenik izan, baina emakumezkoen kirolaren arloan eta Altzako kirolaren historian burututakoa hor egongo da betiko.
egutegi-txikia
Egutegia nahi duenak Casaresen aurkituko du, baita egutegia argitaratzen lagundu digutenen bitartez ere: Nido eta Zumardi tabernak, Vallina taxiak, Garbera merkatal zentroa eta Betikoak garraioak.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Otsaila 2025
A A A O O L I
« urt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Emma Berra
    (2025, Otsailak 6)
    «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
  • Natalia berra
    (2025, Urtarrilak 21)
    «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »

etiketak


Sarean