Artxiboak 2025, Maiatzak 27

Marijuandegi eta Echarri abizena

2025, Maiatzak 27

martutene_janes_walk-35
Malu Adurizen aurkezpenaren laburpena Marijuandegin, maiatzaren 3an, Martuteneko Jane ’s Walk ibilaldian. (Arg.: Asier Pagoaga)

Joseba Patxi Aduriz, Ruben Barron Aduriz, Malu Aduriz

Ba al zenekien Astarbe-enea etxearen oinarrian Marijuandegi baserria dagoela edo Marijuandegiren gainean eraiki zutela Astarbe-ene 1950 inguruan?   (gehiago…)  »  

Gozamenaren eta ahaleginaren arteko bizikidetza Herreran

2025, Maiatzak 26

img-20250523-wa0009a

Euskal Giroa Elkartea

Makro eta mikro esparruetan ikusten duguna ikusita, pixkanaka-pixkanaka inbaditzen ari zaizkigun sentsazio ia derrotista horietatik ateratzea, duela gutxi esaten zen bezala, ez da erraza, baina Herreran haize fresko pixka bat antzeman daiteke eta gustatu egiten zaigu. Bi aste hauetan ikusi dugu Kantujira bere urteroko bazkaria egiten Euskal Giroan,   (gehiago…)  »  

Ibilaldia Altzako Institutuko ikasleekin

2025, Maiatzak 20

uba-institutua-20250506

Maiatzaren 6an Altzako Historia Mintegiak ibilaldi historikoa egin zuen Ametzagaina inguruan Altzako Institutuko DBHko 1. mailako 80 ikasleen parte hartzearekin. Ikasleak bi taldetan banatu ziren, ibilaldia erosoagoa egiteko. Talde bakoitzean historiadore bat zegoen azalpenak egiteko, konkretuki Itziar Arbide eta Mikel Ubillos, biok Altzako Institutuko irakasle ohiak.   (gehiago…)  »  

Euskaraldia Altza Herrian

2025, Maiatzak 16

euskaraldia_2025

Atzo, hilak 15, Euskaraldiaren laugarren edizioa hasi zen, eta hilaren 25era arte luzatuko da. “Elkar mugituz egingo dugu!“. Aurrekoetan bezala edizio hau jardueraz beteta dator. Hona hemen Altza Herrian antolatu direnak:   (gehiago…)  »  

Martuteneko Estankoa

2025, Maiatzak 11

Arg.: Asier Pagoaga

Arg.: Asier Pagoaga

Koro González Galarraga

- Egunon. Ongietorriak, gaur, maiatzaren 3an, JANE’S WALK Donositako Elkarteak, Sarroeta Auzo Elkarteak eta Altzako Historia Mintegiak prestatu duten ibilaldi honetara.

- Ni, Koro González Galarrga nauzue. Miguel Galarraga Mancisidor zenaren biloba. Orain azalduko ditudanak, aitonak eta ingurukoek esanda adieraziko dizkizuet… Baita neronek ikusi eta bizi izandakoak ere.

- Aitona Miguel, Zumaiako Artadiko “Torre” baserrian jaio zen. Maiorazgoa ez zenez gero, Donostiara etorri zen “babarrun” bila.

Bertako etxe nagusi batean LOREZAIN bezala lan egin zuen.

Etxe hartako sukaldari Ramonarekin ezkondu eta 1919ko apirilaren 19an, Martuteneko Estankoa erosi zuten.   (gehiago…)  »  

Angelubeako toponimia 1806an: paisaiaren altxor linguistiko txikia

2025, Maiatzak 3

l22778

Sarrueta, 1852

Toponimia, lekuak izendatzeko erabiltzen dugun izen-multzoa, gure tokiko historiaren kultura-ondarerik baliotsuenetakoa da. 1806ko dokumentu notarial batean, “D. Sebastián Gregorio eta Dª Rosalía de Garay eta Juan Antonio de Eguilor arteko judizioz kanpoko banaketa” izenekoan, Sarruetako mikrotoponimiaren benetako altxorra aurkitzen dugu.

Toponimoek paisaiaz, garatzen ziren jarduerez eta nabarmentzen ziren elementu naturalez hitz egiten digute. Ondare linguistikoaz eta euskararen eta gaztelaniaren arteko bizikidetzaz ere hitz egiten digute, baita beste substratu linguistiko esanguratsuez ere, gaskoia kasu.

1806ko dokumentuak Sarruetan kokatzen gaitu, Angelubea baserriaren inguruan, Altzako Herrian. Anguelubea ondasunen banaketa honen erdigunea da, eta bere inguruan lursail ugari daude, bakoitza bere izenarekin.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Maiatza 2025
A A A O O L I
« api   eka »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Zigor Etxeburua
    (2026, Apirilak 16)
    «Lotsagarria da Donostiako Udala erakusten ari den UTZIKERIA. Ez lukete horrela edukiko Bulebarra balitz. »
  • Diana
    (2026, Apirilak 9)
    «Mi madre nació en Herrera en 1939, una de las historias que me contaba de cuando era pequeña era cuando ...»
  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »

etiketak


Sarean