Burdin Aroa eta erromatar garaia Altzaren inguruan
AHMk azken berrogeita hamar urteotan argitaratutakoaren berrikuspena egiten ari garela, agerikoa da Historiaurreari eta garai erromatarrari buruzko argitalpenen zerrenda laburra dela, dauzkagun datu eskasen bidez uler daitekeena. Altza Hautsa Kenduz eta Estibaus aldizkarietan jaso genituen bere garaian Francisco Barriok Ametzagainan eta Marrusen aurkitutako Paleolitoko materialak. Halaber, Aitzetako Txabalako dolmena eta Txoritokietako monolitoa ere gure arreta jaso zuten, Altzatik oso gertu daudelako.
Hala ere, ez diogu arretarik eskaini beste aro historikoei, hala nola Burdin Aroa eta garaia erromatarrari, Altzaren lurraldean aro horietakoak diren aztarnarik ez delako aurkitu; horrek ez du esan nahi gure espazioa garai horietan hutsik egongo zenik. Alderantziz baizik. Oiartzungo eta Urumeko harana tartean dagoen Altzako espazioa, guk espazio horretan bete-betean integratua ikusten dugu, azken hamarkadetan gure inguru hurbilean egindako indusketetan azaleratu den bezala. Aurkikuntza horiei lerro hauek eskainiko dizkiegu.



