Artxiboak 2026, Apirilak 14

Angela, ahaztu behar ez den garai baten lekukoa

2026, Apirilak 14

angela

Antxon Alfaro

Gaur, apirilak 14, Bigarren Errepublikaren aldarrikapenaren urteurrena dela eta, Lekukoak proiektuaren barruan Altzako bizilagun Angela Rubio Rodriguezi egindako elkarrizketaren pasarte bat partekatu nahi dugu. Bertan, Angelak Errepublikaren etorrerak berarentzat zer suposatu zuen gogoratzen du.

Angela 1915ean jaio zen Casares de Las Hurdesen, Espainiako bazter pobreenetako batean, bederatzi anai-arreba zituen familia xume batean. Zortzi urterekin jada ahuntzak zaintzen zituen. Ez zuen oinetakorik izan hamar urte bete arte; orduan, aitak berak egindako txanklak jarri zizkion. Inoiz ez zen eskolara joan. Hala ere, 104 urte bizi izan zen, eta dena ikusi zuen: antzinako erregimenaren miseria, Errepublikak ekarri zuen itxaropena, gerra zibilaren izua eta ondoren etorri ziren isiltasuneko hamarkada luzeak.   (gehiago…)  »  

«Las hijas de Amari» liburuaren aurkezpena

2026, Apirilak 11

las_hijas_de_anariApirilaren 14an, arratsaldeko 18:30ean, Sergio Pereira idazlearen azken liburua aurkeztuko dugu Altzako Tomasene liburutegian. Las hijas de Amari Saltus Vasconum trilogiaren lehen zatia da; thriller gisa egituratuta dago eta gure inguruko baskoien eta erromatarren artean K.o. I. mendean izan ziren edo izan zitezkeen harremanak erakusten dizkigu.

Sergio Pereira Zumalakarregi Pasaian jaio zen 1979. urtean eta artearen eta historiaren zale amorratutzat du bere burua. Nobela hauek argitaratu izanagatik da ezaguna: La memoria de las sombras (Ttarttalo, 2014, Euskadi Literatura Sariko finalista), El hijo del capitán (Ttarttalo, 2017), La bahía bajo la niebla (Círculo Rojo, 2019) eta La maldición de los inocentes (Universo de Letras, 2021). Horiek guztiek gure historiako beste garai batzuetara garamatzate eta gure bizilagunen bizimodua nolakoa izan zen irudikatzeko aukera ematen digute; era berean, trama bizi-bizi bezain kitzikagarria dute eta aldi historiko bakoitzaren inguruan idazleak egin duen ikerketa sakona erakusten digute.   (gehiago…)  »  

Korrika 2026

2026, Apirilak 1

korrika

Herripe auzo elkartea

Martxoaren 25ean, asteazkena, goiz-goizetik, Altza Korrika hartzeko prestatzen ari zen. Handik pixka batera, goizeko 8etatik aurrera, 1624 km-an, lekukoa Manex Ralla eta Amaia Abendañori eman zitzaien, Euskal Giroa, Herrera K.E eta Herripe bera ordezkatuz, San Luis plazatik Larratxorantz joanez.

Herreratik bi aldiz igaro zen, ordubete inguruko tartearekin, eta ibilbide osoan giroa bikaina izan zen. Bisita batetik besterako denbora barne erromeria baten antzekoa izan zen, jende multzoak, kafeak, umore ona, ezagunen arteko agurrak, itxaronaldiak ematen duen ezinegon horrekin. Pixkanaka, Jose Elosegin lekua hartzen joan ginen Bidebietako bidegurutzeraino, eta han, pixka bat lehenago, lekuko bat Nerea Arrutiren eskuetara igaro zen, lankideek lagunduta. Nabarmentzeko moduko zerbait izan zen ikastetxeetako haur taldeen presentzia, batez ere Ederrenako Herrerako Ikastetxe Publikokoa, bere poz handiarekin, bere animo oihuekin, bere aniztasunarekin, denak batera euskararen alde.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Diana
    (2026, Apirilak 9)
    «Mi madre nació en Herrera en 1939, una de las historias que me contaba de cuando era pequeña era cuando ...»
  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »
  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »

etiketak


Sarean