El mundo del trabajo en el País Vasco liburuaren aurkezpena
2026, Ekainak 7
Ezaguna da AHMk Altzako Tokiko Bildumaren bidez garatzen duen dokumentazio lana, argazkiak, prentsako albisteak eta abar bilduz, eta Lekukoak proiektuarena, altzatarren bizipen eta bizi esperientzien kontakizunekin elkarrizketak grabatuz. Dokumentu-funts horrek guztiak ikerketa historiko eta soziologikorako informazio baliotsua ematen du. Iturrien eta ikerketaren arteko lotura horrek El mundo del trabajo en el País Vasco liburuarekin lotu gaitu. Liburua hiru egilek aurkeztuko dute datorren ostegunean, hilak 11, 18:00etan, Tomasenen. (gehiago…) »


