Txistulari Bandaren Araudia 1941ean
Behean jasotzen dugun dokumentua “Altza-Buenavista auzoko” Txistulari Bandaren jarduna arautu zuen erregelamendua da, 1941eko abenduaren 15eko udal osoko bilkuran onartua. Testu laburra baina esanguratsua: hamabi artikulutan ezartzen dira bandako bi musikariek -lehenengo txistuak eta atabalak edo danbolinak- zituzten betebeharrak, jasotzen zituzten ordainsariak, gomendatutako errepertorioa eta animatu beharreko auzoetako ekitaldiak.
Alderdi administratiboaz haratago, araudiak garai hartako jai-egutegira hurbiltzen gaitu, gerra zibila amaitu eta bi urtera, eta anexioaren hurrengo urtean. Corpuseko prozesioak, auzoko jaiak Buenavistan, Herreran, Mirakruzen, Intxaurrondon eta Martutenen, auzotarrek eskatutako alboradak… Arreta eman digu zerrendan San Martzial festa ez aipatzea. (gehiago…) »


