Altzako errotak: garia eta beste zereal batzuk (1)
Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste
Errota esaten zaio alea ehotzeko erabiltzen den makineriari eta makineria hori gordetzen duen eraikinari. Artoa Amerikatik ekarri eta nagusitu arte, -lehen notiziak XVI. mende amaierakoak dira eta XVII. mendean zehar erabat zabaldu zen-, errotetan giza kontsumoko garia ehotzen zen batez ere, baina baita, neurri txikiagoan, artatxikia, garagarra eta oloa ere, pentsu gisa.
Altzan zazpi errota izan ziren. Guztiak XV. eta XVI. mendeetan hasi ziren lanean, eta pixkanaka-pixkanaka desagertzen joan ziren XIX. mendearen erdialdetik aurrera eskualdeak izan zituen eraldaketen ondorioz. Errekek, iturriek eta mareek elikatuta, zazpi errota ezarri ziren: bat Bidebietan, bi Herreran, bi Molinaon, eta beste bi Sarruetan. Lan egin zuen azkena Mateoerrota izan zen, Sarruetan, XX. mendeko 70eko hamarkadan industria-pabiloien artean desagertu zena [1]. (gehiago…) »



