Altzaren iragana eta oraina hiru argitalpen berritan: Altza-Historia, Altza-Mapa eta 2027ko egutegia
2026, Azaroak 24
Altzako Historia Mintegiak Altza-Historia liburua eta ondareari eskainitako Altza-Mapa koadernoa aurkeztuko ditu abenduaren 17an, osteguna, 18:30ean, Tomasene Kultur Etxean. Ekitaldi berean, Altza 2027 egutegia ere aurkeztuko da.
Berrogei urteko ikerketa
AHM 1986an sortu zen, eta lau hamarkadatan Altzako kaleak eta bideak zeharkatu ditu, bizilagunei elkarrizketak egin dizkie, eta argazkiak, prentsa-kronikak, artxibo-dokumentuak, planoak eta grabazioak bildu ditu. Altza-Historia liburuak, modu ordenatu, zorrotz eta laburrean, urte hauetan Altzaren ezagutzara egindako ekarpen guztia jasotzen du. Historia hitzaren zentzu etimologikoan ulertua da: «ikerketa» gisa. (gehiago…) »


