Altza2020 egutegiarekin hitzordua

2019, Abenduak 5

gonbidapena-gutuna

Abenduaren 20an, ostirala, arratsaldeko 7etan, urteroko hitzordua izango dugu Tomasenen, datorren urteko egutegiarekin: Altza 2020. Ekitaldi honen nolabaiteko aurrekaria Altzathlon erakusketa izan da - Altzako kirolaren historiari buruzko hurbilketa bat irudietan, oraindik ere hilaren 7ra arte Garberan bisita daitekeena -, egutegiaren gaia zein izango den eta aurkezpena zeren gainean izango den iragartzen baitigu.

Denbora daramagu kirolarekin lotutako argazkiak eta datuak biltzen, eta, laurogei erakunde eta pertsona laguntzaileri baino gehiagori esker, mila zazpiehun irudi baino gehiago ditugu, aurreko mendean Altzan kirol-jarduera izan zenaren ideia grafikoa egiteko aukera ematen digutenak. Irudi mosaiko handi horretatik (osatzeke dagoena oraindik), espazio kontuengatik, Altzathlon erakusketarako 26 bakarrik aukeratzera mugatu behar izan gara. Tamaina handiko mihisean inprimatutako argazki horiek (90×60) Tomasenen ere ikusi ahal izango dira aurkezpen egunean.

Argazki aukeraketa egiteko orduan erabilitako irizpideetako bat Altzan emakumeek praktikatzen duten kirolaren errealitatea ikusaraztea izan da. Horretarako, erakusketa aurkeztu zen egunean, Amelia Lorza Bidebietako bide luzeko korrikalaria izan genuen, Herrera Kirol Elkarteari lotua, eta 80ko hamarkadan atletismoaren elitean lasterka egin zuena, recordak eginez, Espainiako txapelduna izanik eta nazioartean lehiatuz.

Horrekin batera, emakumeak bost kirol-jardueratan daude ordezkatuta erakusketan; baina horien artean futbola falta da, eta, zehazkiago, areto-futbola. Jarduera horrek duela lau hamarkadatik arrastoa utzi du Altzan, eta emakumeen futbolak gaur egun duen arrakastaren zati bat da. Absentzia hori nolabait konpontzeko, egutegiaren aurkezpena baliatuko dugu areto-futbolaren argazki historikoak proiektatzeko, Gerardo Erviti entrenatzaile eta animatzaileak komentatuak. Gerardo Erviti, Altzan emakumezkoen futbola hasi zenetik, jolaserako eta lehiarako ilusioaren lekuko zuzena izan da, baita neska horiek gustukoen duten kirola egiteko izan zituzten oztopoen eta kontrakotasunen lekuko ere.

l160811

Altzakoak K.E. (1988)

Etiketak: ,

Iruzkin 1

  1. Mertxe

    Zorionak!
    Mertxe

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean