I Auto-cross Internacional de Pasajes
‘Normaltasunera itzultzeaz ‘edo’ normaltasun berri ‘batera goazela esateak zentzu gutxi du bizitzak erakusten digunean normaltasuna etengabe aldatzen dela, batzuetan astiro, eta beste batzuetan, hilabete hauetan bezala, azkar eta modu traumatikoan. Hor gordeta dugun edozein irudiri begiratu diezaiokegu, hori berresteko.
Har dezagun kirol bideo bat, adibidez, “I Auto-cross Internacional de Pasajes”, 1974ko urriaren 27an Pasaiako Kirol Elkarteak antolatua, Real Automovil Club Vasco-Navarroren laguntzarekin. Bideoa urte horretako azaroaren 18ko NO-DOan proiektatu zen. Antolakuntza osoa pasaitarra zen, irteera eta helmuga Luzuriagako zabalgunean zituena, baina 2 kilometroko zirkuitu osoa, 15 bira eman behar zituena, Altzako lurretan trazatua zegoen, Miranda eta Barona baserrietatik eta Usoz txapel fabrika zaharretik gertu. Eguraldia gorabehera, ikusleen bertaratzea ikusgarria eta arriskutsua da ibilbide osoan zehar. Normala zen.
Lehiaketak bi edizio gehiago izan zituen 1975ean eta 1976an.
2021, Azaroak 3
Une video qui permet de revenir sur cette partie de la fête de Pasajes et ce public enthousiaste qui y participait.
A l’arrivée un spectateur, ou organisateur est venu me chercher et m’a lavé avec un jet d’eau devant sa maison, ce qui m’a permis de figurer dignement à la remise des prix. Je regarde avec d’autant plus de plaisir ce film car c’est le seul souvenir visible de toute la tranche automobile de ma vie sportive. Merci.
La petite fille qui prend mon casque à l’arrivée, Nathalie, est la fille de mon ami Jean l’organisateur français et pilote.
2021, Azaroak 8
Sur http://www.altza.info, il a deux articles de presse liés à l’auto-cross. Dans l’un d’eux, il y a une photo de vous (L19211). Merci beaucoup pour votre commentaire et témoignage.