80 urteko anexioa: aitzakia

2020, Uztailak 26

inventario

Altzako udal ogasunaren egoera jasanezina izatea izan zen Antonio Silva buru zuen korporazio frankistak Donostiarekin bat egitea bultzatzeko erabili zuen argudio nagusia. Argudio ona izan zitekeen Altzako egoera Gipuzkoako gainerako udalerriek baino egoera txarragoan zegoela pentsarazteko zerbait balego, baina, datuei begiratuta, esan daiteke argudio bat baino gehiago aitzakia bat izan zela, -Astigarragaren anexiorako erabiliko zuten berbera-, aurretik erabakitako anexioaren inposaketa justifikatzeko, bederatzi hilabeteko epe laburrean.

Gipuzkoako udal ogasunek gerraren aurreko krisi ekonomiko, politiko eta soziala jasan zuten, eta gerraren amaieran kontzertu ekonomikoa kentzeak eragin sakona izan zuen. Gerra garaian, udalerri batzuek beste batzuek baino gehiago sufritu zuten gerra suntsipena. Altzan apenas egon zen halakorik, eta laster geratu zen frontetik urrun. Gainera, pentsatu behar da Altzari mesede egin ziola Donostiarekiko hurbiltasunak, gerra garaian nazionalen bandoko  goi-mailakoen babesleku bihurtu baitzen, biztanleria eta jarduera ekonomikoa areagotuz, gerraren amaierarekin amaituko den egoera mesedegarria.

Udal kontuen egoera zehatzago ezagutzeko, Udaleko osoko bilkuretako aktetara jo dezakegu. 1939ko abenduaren 30ean, 1938. urteko behin betiko kontuak onartu ziren. Horietan, 71.457,93 pezetako defizita erregistratu zen, aurrekontu arruntari zegokiona, eta 366.926,33 pezetako diru-sarrerak. Ezohiko aurrekontuei dagokienez, oraingo honetan balantzea positiboa da, eta kutxan 60.843,87 pezeta daude. Onartutako azken aurrekontua 1939ari dagokiona da, eta diru sarreren aurreikuspena 323.157,35 pezetakoa zen.

Bestalde, bat-egite akordioak bere puntuetako batean, -”en previsión de la remotísima eventualidad de una futura desagregación”-, ondasun komunen eta ondare-ondasunen inbentario zehatza egitea jasotzen zuen. Inbentario hori Altzako Udalak 1940ko martxoaren 30ean egindako azken osoko bilkuraren aktan jasota dago, ministerio-jakinarazpenaren aurreko puntuan, anexioaren behin betiko onarpenarekin.

Udal teknikariek idatzitako inbentarioan, data horretara arte erregistratutako aktiboaren eta pasiboaren zerrenda zehatza egiten da. Alkateari eta idazkariari dagokie sinatzea txostenaren amaieran, baina Julian Elizalde idazkariak hala egiten duen bitartean, Antonio Silva alkateak, ez. Ziur aski ez zuen batere ondo hartu teknikarien txostenak 406.989,86 pezetaren aldeko saldoaz hitz egitea, saldo horrek Silvak erabilitako 1.068.000 pezetako zorraren argudioa/aitzakia ahulduz, baliogabetzen ez badu.

Udal Ondarearen Inbentarioaren laburpena

(Jatorrizkoa hemen kontsulta daiteke, eta transkripzio osoa hemen)

AKTIBOA

  1. Udaletxea: 35.000.-
  2. Altzagainako eskolak: 41.000.-
  3. Buenavistako eskolak: 84.000.-
  4. Barberotegi etxea: 13.000.-
  5. Estanko Zaharra etxea: 10.000.-
  6. Pilotalekua: 15.000.-
  7. Molinaoko hiltegia: 7.000.-
  8. Molinaoko garbitegia: 5.000.-
  9. Herrerako garbitegia: 10.000.-
  10. Intxaurrondoko garbitegia: 6.600.-
  11. Oberan mendia (Altzabasoa): 180.000.-
  12. Uliako lurrak: 15.906,75.-
  13. Hainbat lursail: 41.594.-
  14. Herrerako lursaila: 26.324.-
  15. Molinaoko lurrak: 5.000.-
  16. Herreria zaharreko lursaila: 305.-
  17. Hilerria: 86.000.-
  18. Urak ekartzea: 560.400.-
  19. Hainbat saneamendu: 57.462.-
  20. Komunak eta pixatokiak: 2.500.-
  21. Herrerako estolda eta saneamendu-zubia: 12.000.-
  22. Argorri zubia: 5.000.-
  23. Erloju publiko berria: 2.500.-
  24. Motoponpa: 15.000.-
  25. Altzariak eta tresnak: 3.000.-
  26. Erremintak: 500.-
  27. Zapalgailua: 1.000.-
  28. Ezohiko aurrekontuak.- Izakinak Kutxan: 60.398,11

AKTIBOaren batura guztira: 1.298.184,86.-

PASIBOA

  1. 1923. urtea, obligazioen jaulkitzea, Landarbasotik ura ekartzea: 262.500.-
  2. 1925. urtea, obligazioen jaulkitzea: 75.500.-
  3. 1928. urtea, obligazioen jaulkitzea: 148.000.-
  4. 1930. urtea, obligazioen jaulkitzea: 53.500.-
  5. 1931. urtea, obligazioen jaulkitzea: 50.000.-
  6. 1932. urtea, obligazioen jaulkitzea: 28.000.-
  7. 1933. urtea, obligazioen jaulkitzea, Pelegrinene - Lizardi ur-hodia: 45.000.-
  8. 1934. urtea, obligazioen jaulkitzea, Buenavista-Pelegriñene errepidearen lehen zatia: 55.000.-
  9. 1935. urtea, obligazioen jaulkitzea, Molianoko eskolen eraikuntza: 46.500.-
  10. 1936. urtea, obligazioen jaulkitzea: 37.500.-
  11. 1936. urtea, obligazioen jaulkitzea: 8.000.-
  12. 1931. urtea, Aurrezki Kutxa Probintzialaren mailegua: 3.000.-
  13. 1933. urtea, Aurrezki Kutxaren mailegua uholdeen kalteak konpontzeko: 67.000.-
  14. Gipuzkoako Aldundiak emandako aurrerapena: 12.000.-

PASIBOaren batura guztira: 891.500.-

LABURPENA

Aktiboaren batura guztira: 1.298.489,86.-
Pasiboaren batura: 891.500.-
Aldeko saldoa pezetatan: 406.989,86.-

activo-pasivo

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abendua 2024
A A A O O L I
« Aza    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»

etiketak


Sarean