Altzatarren maila sozioekonomikoak hauteskunde-partaidetza baldintzatzen du

2020, Urriak 13

altza-mapa-atalak-errenta

Antxon Alfaro

Uztailaren 12ko hauteskundeetan Altzan* abstentzioak % 50eko muga gainditu zuen hauteskunde atal gehienetan.

Hainbat faktorek baldintzatzen dute herritarrak botoa ematera hurbiltzea edo ez. Maila sozioekonomikoa da horietako bat. Auzo pobreenetan gutxiago bozkatzeko joera dago, eta alderantziz, maila ekonomiko eta kultural handiagoan, hauteskundeetako parte-hartzea handitu egiten da.

Altzak hiri osoko batez besteko familia-errentaren mailarik baxuenak ditu. EEIren datuen arabera (azken datuak 2017koak dira), Donostiako batez besteko familia-errenta 41.051 €-koa zen, eta Altzan, berriz, 31.778 €-koa. Baxuena 24.329 €-koa zen 19. atalean (Roteta) eta altuena 53.369 €-koa 3. zentsu-atalean (Jose Elosegi/Luis Pradera/Intxaurrondo zaharra/Ulia). Hirian familia-errenta txikiena duten 10 atalen artean, 8 Altzan zeuden (19, 25, 21, 12,11, 5, 22, 4).

Familia-errentari buruzko datuak Eusko Legebiltzarrerako aurreko hauteskundeetan emandako abstentzio-ehunekoekin erlazionatzen baditugu, ikusten da familia-errenta handiena zuten atalak (urdinez mapan) izan zirela abstentziorik txikiena izan zutenak, % 50etik beherakoa.

  • 3. atala: 53.369 € (errenta) / % 46,62 (abstentzioa)
  • 10. atala: 41.666 € (errenta) / % 48,76 (abstentzioa)
  • 33. atala: 37.768 € (errenta) / % 44,82 (abstentzioa)
  • 34. atala: 36.687 € (errenta) / % 45,57 (abstentzioa)

Aitzitik, familia-errenta txikiena zuten lau atalen artean (gorriz mapan), abstentzioa oso handia izan zen, % 60 ingurukoa, edo are balio horretatik gorakoa ere.

  • 19. atala: 24.329 € (errenta) / % 59,30 (abstentzioa)
  • 25. atala: 24.376 € (errenta) / % 57,79 (abstentzioa)
  • 21. atala: 24.810 € (errenta) / % 61,93 (abstentzioa)
  • 12. atala: 25.041 € (errenta) / % 61,03 (abstentzioa)

Maila sozioekonomikoak, hauteskundeetako parte-hartzea baldintzatzeaz gain, botoa emateko orduan hautatutako aukera politikoan ere eragiten du.

Hurrengo irudian, Altzan gehiengoa duten hiru alderdiek atal bakoitzean lortutako botoen ehunekoak jaso dira, batez besteko familia-errentaren arabera ordenatuta, goranzko ordenan.

irudia

Datuak nahiko aldakorrak badira ere, ikus daiteke EAJ-PNVren eta PSE-EE/PSOEren kasuan familiaren batez besteko errentak joera argia markatzen duela, baina alderantziz. EAJ-PNVren boto-joeraren lerroa (marra gorria) nabarmen goranzkoa da familiaren errenta-mailak gora egin ahala. Aldiz, PSE-EE/PSOEren kasuan, errenta baxuena duten auzoetan botoen ehuneko handiagoa lortzeko joera dago, eta nabarmen gutxitzekoa familia-errenta altuena duten eremuetan. EHBilduren kasuan, joera, gutxi bada ere, handitu egiten da familiaren errentaren arabera, baina baita atalen araberako aldakortasun handiarekin ere.

* Donostiako 7. hauteskunde-barrutiak Altzako antzinako udalerriaren lurraldea hartzen du.

Iruzkin 1

  1. zapi

    oso lan polita eta interesgarria Antxon…milesker

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2026
A A A O O L I
« ots    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »
  • Hilari Pagazaurtundua
    (2026, Otsailak 18)
    «Estoy de acuerdo con el artículo. El Ayuntamiento tiene libre una casa adosada a la Iglesia, un piso en la ...»
  • Koldo Almandoz
    (2026, Otsailak 16)
    «Eskerrik asko hitz hauengatik. Estrella beri sentitu da altzatarra eta izugarri disfrutatu du zuen konpainian urte guzti hauetan. »
  • Elena
    (2026, Otsailak 15)
    «Bonito texto para una amiga que se merece lo mejor, A veces, las palabras se quedan cortas.... »

etiketak


Sarean