Altzako XX. Bertso Aroa

2020, Irailak 22

xx-bertso-aroa

Iñaki Lertxundi Olasagasti

Ezohiko egoerak bultzatuta, aurtengo Bertso Aroa udazken betean datorkigu.

Martxoaren bueltan abiatzekoak ginen baina pandemiaren etorrerak dena hankaz gora ipini zuen eta aurre ikusita genuen egitaraua behin behinean alboratzea ekarri zuen.

Bertso Aroa denon artean aurrera ateratzeko borondate eta gogoak ahalbideratu du aurtengoari huts egin ez izana.

Bertsolaritzaren ekosistema aberatsa eta askotarikoa balioan jarri eta bide emateak gogo betetzen gaitu.

Egoera zaila honetan sortzaileei, askotariko plazak ziurtatzea aski garrantzizkoa begitatzen zaigu.

Aurtengoa, berezia dator, sasoi honetara egokitua, baina erronkari eutsi diogu eta bertsoaren oihartzunak Altzan hitzordu nahitaezkoa dauka.

Aldaketak datoz…

Urtero burutzen dugun Bertso Bazkaria ezin izango da burutu.

Arduraz jokatzea erabaki dugu eta gauzak onbidean hurrengo urtean Nerea Ibarzabal eta Julio Soto gurekin izango ditugu.

Ohiko Nido-ko saioa ere ezin izango dugu burutu eta bertan egitekoak ginen emanaldia “ERRADIKALAK GINEN” Tomaseneko aretoan burutuko dugu.

Obratzekoak diren emanaldietarako aldez aurretik gonbidapen sarrerak eskuratu behar dira eta “Gorria” emanaldirako sarrerak aurrez eskuratu beharko dira (donostiakultura.eus). Denak saltzen ez badira,egunean bertan eskuratu ahalko dira.

Gonbidapenak lortzeko bi bide ipini ditugu:

casareskulturetxea@donostia.eus

Tfnoa- 943351149

Animatu zaitezte!

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean