18an elkartzekoak gara Hautsa Kenduz berriaren inguruan
“Altza, Hautsa Kenduz” liburu sortaren hamargarrena prest dago. Bi urtean behin argitaratzeari eutsi dio eta, betiko ildoan, mamitsu eta gogotsu dator, altzatarren nondik norakoa ezagutzearekin arduraturik dagoen ororentzat gustukoa izateko asmoz. Hirurehun orrialdetan zehar, historia, kazetaritza, arkitektura, literatura, elkarteen lana, argazkiak, eta abar, elkarrekin datoz altzatarren iraganaren eta orainaren ezagutza eta ezaupidearen zerbitzura, gure ondarearen zerbitzura.
Ale berri hau osatzen duten lanak hauek dira:
1. Andoni Kortajarena, “Euskeraren gudaria” / Jose Antonio KORTAJARENA SARASTI
2. “Itani”, Herrerako kronista / ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA
3. Dos documentos de finales del XVI sobre robles en Altza / Fermín MUÑOZ ECHABEGUREN
4. Argumentos y documentos frente al intento de imposición de Pasaia / Iñigo LANDA
5. Un Hospital Antoniano en el Alto de San Antón (Huércanos, La Rioja) / Pilar PASCUAL MAYORAL, Pedro GARCÍA RUIZ
6. Florencio Mocoroa Gastesi. Arquitectura racionalista en Altza / Gorka CÁMARA CANELLADA
7. Iraunkortasun irizpideekin birgaitzeko jarduera metodologia - Metodología de actuación para la rehabilitación con criterios de sostenibilidad / Andrea VALORIA GARCÍA, Jone MINER AGINAGA, Erik LABAYEN EIZAGIRRE, Olatz IRULEGI GARMENDIA
8. Oficinas de Luzuriaga: memoria, estética e infraestructura / ANTXOTARROK HISTORIA MINTEGIA
9. Molinaorik ez balitz / Koldo IZAGIRRE
10. Larratxo Blues / Iñaki MARTIARENA “MATTIN”
11. Poema honek, baina, ba ote du audientziarik…? / Joan Mari IRIGOIEN
12. Altzako I. Bertsopaper lehiaketa / BIZARRAIN KULTUR ELKARTEA
13. Ezkaurre / JOXERRA
14. Galegos e bascos na sociedade Bertsolari Txirrita. / Filipe DOMÍNGUEZ AVILÉS
15. Jose Mari geurea / EUSKAL GIROA
16. Altzako bolatokiak eta bolariak / HERRERA K.E., EUSKAL GIROA
17. Eskoletako taldeak - Álbum fotográfico escolar / Jon SERRANO
Aurreko bederatzi aleetan bezala, azala Joaquin Garridok egin du.
“Altza, Hautsa Kenduz” berri honen aurkezpena abenduaren 18an izango da, ostirala, arratsaldeko 7:30en Tomasenen.
Aurkezpenean ere “Pa ti pa siempre” laburmetraia eskainiko da, Paco Sagarzazu herreratarra protagonista duena.
2009, Abenduak 4
Mi enhorabuena por la labor que realizáis. 10 números publicados muestran que tenéis una mayoría de edad para dar envidia a cualquiera.
2009, Abenduak 8
Gracias por todo, Javi. Seguiremos trabajando juntos.