2022 Jaiak - Motorrak berotzen

2022, Maiatzak 16

euskal-giroa

Euskal Giroa Elkartea

Inguruko jaietako bukleari hasiera eman diogu eta ezin hobeto hasi gara Bidebietako jaiak ospatzen. Aste pare batera Larratxorenak ere baditugu.

Herreran, Kadete eta Gazteentzako Pilota Txapelketarekin hasi gara eta bigarren jardunaldia egin dugu jada. Gainera, Boilur Azokaren VII. edizioa iragarri da, urte osoan zehar animatzen gaituen Kantu Jirarekin batera.

Bi urte baino gehiagoko denboraldi bat igaro berri dugu, eztabaida handirik gabe onartuak izan diren murrizketez betea, auzo-harremanei mesede txikia egin diena. Horiek berreskuratzea ez da erraza izango, baina jai batzordeen lan onarekin eta Auzoen laguntza eta parte-hartzearekin, lortuko dugu eta atzean utziko dugu hainbeste ziurtasunik eza.

Lerro hauen bidez, auzotarrok parte hartzera eta jai herrikoiez gozatzera animatzen ditugu, zailtasun askorekin prestatuko direnak eta gure inguruko bizikidetzari lagundu nahi diotenak, eta gu ikustera etortzen den guztiekin ondo pasatu nahi dutenak.

EUSKAL GIROA. HERRERA

2022ko maiatzaren 16a

boilur-azoka-2022

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Diana
    (2026, Apirilak 9)
    «Mi madre nació en Herrera en 1939, una de las historias que me contaba de cuando era pequeña era cuando ...»
  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »
  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »

etiketak


Sarean