Aurtengo Batzarra

2023, Martxoak 17

ahm-2023

Oso giro atseginean, atzo, hilak 16, AHMren urteko Batzarra egin genuen Tomasenen, iazko jarduera eta kontuen errepasoa egiteko. Estibaus buletina banatu genuen, eta bertan jasota geratuko da guztia (hemen deskargatu daiteke).

Elkarteak garatutako jarduerari buruz egiten dugun balorazio orokorra oso ona da, nahiz eta hobetu beharreko alderdi asko ikusten ditugun beti. Une honetan, AHMren jarduerak 194 bazkideren babes garrantzitsua du. Batzarrean 25 kide elkartu ginen, eta beste bazkide batzuk ere nolabait egon ziren, arrazoi ezberdinengatik ezin izan zirenak bertaratu.

2023an egingo ditugun jarduerei buruz ere hitz egin genuen, iaz egindakoaren ildotik (ibilaldiak, Naturaldia, Tokiko Bilduma, Lekukoak, Ganbara), eta, ohi bezala, horien berri izango dugu Estibaus blogaren bidez. Aurtengoa ere gutxienez aurrekoaren bezain oparoa izan dadila nahi genuke.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »
  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »

etiketak


Sarean