Udal Hauteskundeak: ALTZAKOAK-Altzako hauteskunde ekimen independentea

2023, Maiatzak 11

l21877

Antxon Alfaro

1999ko udal hauteskundeetan, altzatar talde batek hautagaitza aurkeztu zuen Donostiako Udalerako eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako. Ekimena sustatzaileen arabera sortu zen, “Donostiako Udalak ahaztutako eta baztertutako komunitate batean bizi garelako sentimenduan oinarrituta“.

Justo Garatek gogoratzen duenez, ideia Elkartasuna auzo elkartearen lokalean (Santa Barbara) egindako bilera batean mamitu zen. Bilera horretan izan ziren, besteak beste, Albaro Fernandez, Jose Mari Bidegain, Justo Garate…

Alderdi berriari ALTZAKOAK- Altzako hauteskunde ekimen independentea deitu zioten. 1999ko apirilaren 28an, Albaro Fernandezek eta Dani Garciandiak Madrilgo Alderdi Politikoen Erregistroan inskribatu zuten. Presidente bezala Justo Garate zegoen, presidenteordea Fernando Zamorano zen, diruzaina Jose Maria Bidegain eta idazkaria Albaro Fernandez.

Erregistratu ondoren, Berdeak-Los Verdes taldearekin elkartu ziren. Juantxo Domínguez zen talde honetako arduradunetako bat. 1999ko udal hauteskundeetan aurkeztu zuten hautagaitzak Coalicion Hiritarron Elkartasuna (Berdeak-Los Verdes/Altzakoak) izena hartu zuen. Justo Garate Irure izan zen Donostiako udalerako hautagaitzaren zerrendaburua eta Arturo Justo Tovar Gipuzkoako Batzar Nagusietarako.

Donostiako Udalerako bozketetan 401 boto (% 1,84) lortu zituzten 7. hautesbarrutian, Altzako udalerri zaharrari dagokiona. Donostia osoan 677 boto lortu zituzten.

Hauteskunde horietan bakarrik aurkeztu ziren.

l21875

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2026
A A A O O L I
« eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean