Intxaurrondo kontatu: Bigarren saio irekia

2024, Otsailak 19

bigarren-saio-irekia

IZBE, Lauaizeta Ikastola, Politki Elkartea

Tokia Kontatu proiektua Politki elkarteak Intxaurrondo Zaharreko Auzo Elkartearekin eta Lauaizeta ikastolarekin elkarlanean sustatutako ekimena da. Ekimen honekin kohesioa sustatu nahi dugu Intxaurrondon, belaunaldien arteko jarduera partehartzaileen bidez.

Proiektuaren helburuetako bat auzoko pertsonentzat topaguneak sortzea da, irekiak, anitzak eta komunitate-sormenera bideratutakoak. Urtarrilean lehenengo saio irekia ospatu genuen, oso aberatsa izan zen eta oso gustura egon ginen. Han agertu zen hurrengo saiorako gaia eta hemen gatoz gonbidapenarekin.

Intxaurrondoko (Hegoa) Kultur Etxean

Otsailak 27 asteartea arratsaldeko 18:00tatik 19:30 arte.

Gaia: Nola bizi izan dugu urteetan auzoak izan duen zabalpena?

Hurbildu zaitez kontakizunak entzun edota partekatzera!

Tokiko istorioak ere jaso eta plazaratu nahi ditugu, belaunaldi gazteenak bizi diren lurraldearekin lotu daitezen sustatzeko. Horretarako, Lauaizeta ikastolako 2. DBHko ikasleek lanketa bat egiten ari dira eta Intxaurrondoko Aitona-Amonen Etxeko eta Intxaurraldeko kontalariak elkarrizketatu dituzte aurreko astean. Topaketa horien helburua auzoan bizitako pasadizo eta kontakizunak jaso eta balioan jartzea da. Horrela, gazteek Intxaurrondoko bizimodua duela 50, 60, 70 urte edo gehiago nolakoa zen zuzenean entzun zuten eta landuko dute.

Hemen duzue lehenengo saio irekiaren memoria.

Informazio gehiago: politkielkartea@gmail.com

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Zigor Etxeburua
    (2026, Apirilak 16)
    «Lotsagarria da Donostiako Udala erakusten ari den UTZIKERIA. Ez lukete horrela edukiko Bulebarra balitz. »
  • Diana
    (2026, Apirilak 9)
    «Mi madre nació en Herrera en 1939, una de las historias que me contaba de cuando era pequeña era cuando ...»
  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »

etiketak


Sarean