Donostiako Plan Orokorraren prozesua salatu
Altza XXI Heri Ekimena
Udalak asteartean Planaren aurrerapidea aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita auzoetara jo du, aste betean 3 bilera eginez, baina herritarren aurrean zabaldu gabe eta deialdi publikorik egin gabe. Bileretako lehena egun batetik bestera jarri zuten, Loiola auzoan. Proiektuak 300 orrialde baino gehiago ditu eta denborarik eman gabe udala hasi da, mezu elektroniko bakan batzuk bidalita, auzoetan aurkezpenak egiten. Hori ez da partehartze prozesu bat, hori udalak tramite bat betetzen duela esateko bilerak besterik ez dira. Horren adibide Alde Zaharra, Zentro eta Amara, Zahar eta Berriko, auzoak hartzen dituen deialdian 15 lagun egon zirela. Hau da, 60.000 donostiar baino gehiago hartzen duen eremu batetik 15 lagun.
Bileren daten berri ez dute zabaldu, ez eta Arzallus zinegotziak behin eta berriro prentsan agertzen ari den honetan. Ulertu behar da ez joatea bilatzen dutela, hau da, erdi ezkutuan pasatzea. Agian herritarrek bozketa egitea besterik ez dute bilatzen, baino hori ez da partehartzea prozesu bat, hori populismo hutsa da. Ezin da bozkatu ezagutzen ez dena eta hirigintzaren jasangarritasuna iritzi guztien gainetik dago. Hirigintzarena funtzio publikoa da. Horrek esan nahi du hiriaren eta espazioaren antolamendua arau-esparru baten, lege batzuen eta iritzizkoak ez diren printzipio batzuen arabera egin behar dela. Horrela, plan orokor bat idazterakoan, honako hauek errespetatu behar dira: ingurumen-arauak eta garapen jasangarriaren irizpideak, klima-aldaketari aurre egiteko ekosistemen babesa, natura lehengoratzeari eta biodibertsitatea babesteari buruzko Europako kontseiluaren aginduak, landa-eremua artifizializaziotik eta urbanizaziotik babesteko beharra, elikadura-subiranotasuna berreskuratzeko erabili ahal izateko. Horregatik hirigintza printzipioak ez dira bozkatzen.
Guzti honengatik Donostiako udaleko kudeatzaileen jarduera eta jardun antidemokratikoa salatu nahi dugu, horrelako gabeziek herritarren manipulazioa besterik ez dutelako erakusten.
Irakurri: Los principios urbanísticos no se votan (en castellano)