Donostiako Plan Orokorraren prozesua salatu

2024, Urriak 5

Altza XXI Heri Ekimena

Udalak asteartean  Planaren aurrerapidea aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita auzoetara jo du, aste betean 3 bilera eginez, baina herritarren aurrean zabaldu gabe eta deialdi publikorik egin gabe. Bileretako lehena egun batetik bestera jarri zuten, Loiola auzoan. Proiektuak 300 orrialde baino gehiago ditu eta denborarik eman gabe udala hasi da, mezu elektroniko bakan batzuk bidalita, auzoetan aurkezpenak egiten. Hori ez da partehartze prozesu bat, hori udalak tramite bat betetzen duela esateko bilerak besterik ez dira. Horren adibide Alde Zaharra, Zentro eta Amara, Zahar eta Berriko, auzoak hartzen dituen deialdian 15 lagun egon zirela. Hau da, 60.000 donostiar baino gehiago hartzen duen eremu batetik 15 lagun.

Bileren daten berri ez dute zabaldu, ez eta Arzallus zinegotziak behin eta berriro prentsan agertzen ari den honetan.  Ulertu behar da ez joatea bilatzen dutela, hau da, erdi ezkutuan pasatzea. Agian herritarrek bozketa egitea besterik ez dute bilatzen, baino hori ez da partehartzea prozesu bat, hori populismo hutsa da. Ezin da bozkatu ezagutzen ez dena eta hirigintzaren jasangarritasuna iritzi guztien gainetik dago. Hirigintzarena funtzio publikoa da. Horrek esan nahi du hiriaren eta espazioaren antolamendua arau-esparru baten, lege batzuen eta iritzizkoak ez diren printzipio batzuen arabera egin behar dela. Horrela, plan orokor bat idazterakoan, honako hauek errespetatu behar dira: ingurumen-arauak eta garapen jasangarriaren irizpideak, klima-aldaketari aurre egiteko ekosistemen babesa, natura lehengoratzeari eta biodibertsitatea babesteari buruzko Europako kontseiluaren aginduak, landa-eremua artifizializaziotik eta urbanizaziotik babesteko beharra, elikadura-subiranotasuna berreskuratzeko erabili ahal izateko. Horregatik hirigintza printzipioak ez dira bozkatzen.

Guzti honengatik Donostiako udaleko kudeatzaileen jarduera eta jardun antidemokratikoa salatu nahi dugu, horrelako gabeziek herritarren manipulazioa besterik ez dutelako erakusten.

Irakurri: Los principios urbanísticos no se votan (en castellano)

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2026
A A A O O L I
« eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean