Frankismoan errepresaliatutako emakumeei buruzko testigantzak eta informazioa bilaketa

2025, Urriak 15

kartela

Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea

Emakumeen memoria historikoa isiltasunetik berreskuratzeko asmoz, Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldeak hainbat jarduera bultzatu ditu, besteak beste, duela bi urte Herreran atril bat jartzea emakume milizianoen omenez. Horiei buruzko informazioa Altzako Historia Mintegiak egindako ikerketa- eta hedapen-lanari esker lortu genuen, eta Euskal Giroa Elkartearen laguntza ere izan genuen ekitaldia antolatzeko.

Iaz, Herrera K.E.ren laguntzarekin eta Ione Zuloaga egilearen eskutik, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzailea, aurkeztu genuen “Errepresio franquista jasan zuten emakumeak 1936-1945. Gipuzkoako kasua” izeneko ikerketa.

Aurten, Donostiako Udaleko Berdintasun Sailarekin eta Aranzadirekin lankidetzan, frankismoan zehar Ekialdeko Barrutian errepresaliatuak izan ziren emakumeei buruzko testigantzak eta ahozko informazioa bilatzen dugu. Lesbiana, gay, trans, trabesti eta abarren errepresio-esperientziak ere bilduko dira.

Bilaketa hori egiteko, komeni da zehaztea emakumeek jasan zuten errepresio mota askotarikoa eta larritasun desberdinekoa: exekuzioak, espetxeratzeak, erbesteratzeak, bortxaketa edo abusu sexual korrektiboak, seme-alaben lapurreta, umiliazio publikoak, ondarearen lapurreta edo suntsiketa, isunak, etengabeko zaintza, lana oztopatzea edo galtzea, euskara transmititzeko debekua, administrazio publikoan edo elizan izapideak ukatzea, irainak, etab.
Bilaketa horretan, ahozko testigantzak funtsezkoak dira. Horiek jasotzeko, hiru saio antolatu dira, eta, horietan, emakume horien sufrimendua eta ausardia berreraikitzea eta aitortzea ahalbidetzen duen daturen bat partekatu dezaketen senideak edo pertsonak gonbidatzen dira.
Topaketak urriaren 29an eta azaroaren 5ean eta 12an egingo dira, Herrera K.E.-an, San Luis Gonzaga plazan, 18:00etatik 20:00etara. Ione Zuloaga arduratuko da informazioa bildu eta erregistratzeaz.

Harremanetan jartzeko edo izena emateko:

Email: jabekuntza.ekialde@gmail.com

Tlf: 623307159

Izen-ematea: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfmPydaS0mGS5w1PozrIpp8qMpv30O00nFrGkEGiK-iXOu1eQ/viewform

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2026
A A A O O L I
« Abe    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Jon Mikel
    (2026, Urtarrilak 9)
    «Jaiotza ederra da. »
  • Javi Castro
    (2025, Azaroak 7)
    «Aportación muy completa e interesante. »
  • zapi
    (2025, Urriak 1)
    «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko.. Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»
  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»
  • Estibaus
    (2025, Abuztuak 11)
    «"Baserria" erakusketarekin batera, irailaren 10ean , Gipuzkoako Foru Ondare Historiko-Artistiko Saileko Ainara Iroz Zalba eta Josu Maroto Peñagarikanoren eskutik ...»

etiketak


Sarean