Frankismoan errepresaliatutako emakumeei buruzko testigantzak eta informazioa bilatzea

2025, Urriak 15

kartela

Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea

Emakumeen memoria historikoa isiltasunetik berreskuratzeko asmoz, Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldeak hainbat jarduera bultzatu ditu, besteak beste, duela bi urte Herreran atril bat jartzea emakume milizianoen omenez. Horiei buruzko informazioa Altzako Historia Mintegiak egindako ikerketa- eta hedapen-lanari esker lortu genuen, eta Euskal Giroa Elkartearen laguntza ere izan genuen ekitaldia antolatzeko.

Iaz, Herrera K.E.ren laguntzarekin eta Ione Zuloaga egilearen eskutik, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzailea, aurkeztu genuen “Errepresio franquista jasan zuten emakumeak 1936-1945. Gipuzkoako kasua” izeneko ikerketa.

Aurten, Donostiako Udaleko Berdintasun Sailarekin eta Aranzadirekin lankidetzan, frankismoan zehar Ekialdeko Barrutian errepresaliatuak izan ziren emakumeei buruzko testigantzak eta ahozko informazioa bilatzen dugu. Lesbiana, gay, trans, trabesti eta abarren errepresio-esperientziak ere bilduko dira.

Bilatze hori egiteko, komeni da zehaztea emakumeek jasan zuten errepresio mota askotarikoa eta larritasun desberdinekoa: exekuzioak, espetxeratzeak, erbesteratzeak, bortxaketa edo abusu sexual korrektiboak, seme-alaben lapurreta, umiliazio publikoak, ondarearen lapurreta edo suntsiketa, isunak, etengabeko zaintza, lana oztopatzea edo galtzea, euskara transmititzeko debekua, administrazio publikoan edo elizan izapideak ukatzea, irainak, etab.
Bilatze horretan, ahozko testigantzak funtsezkoak dira. Horiek jasotzeko, hiru saio antolatu dira, eta, horietan, emakume horien sufrimendua eta ausardia berreraikitzea eta aitortzea ahalbidetzen duen daturen bat partekatu dezaketen senideak edo pertsonak gonbidatzen dira.
Topaketak urriaren 29an eta azaroaren 5ean eta 12an egingo dira, Herrera K.E.-an, San Luis Gonzaga plazan, 18:00etatik 20:00etara. Ione Zuloaga arduratuko da informazioa bildu eta erregistratzeaz.

Harremanetan jartzeko edo izena emateko:

Email: jabekuntza.ekialde@gmail.com

Tlf: 623307159

Izen-ematea: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfmPydaS0mGS5w1PozrIpp8qMpv30O00nFrGkEGiK-iXOu1eQ/viewform

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Zigor Etxeburua
    (2026, Apirilak 16)
    «Lotsagarria da Donostiako Udala erakusten ari den UTZIKERIA. Ez lukete horrela edukiko Bulebarra balitz. »
  • Diana
    (2026, Apirilak 9)
    «Mi madre nació en Herrera en 1939, una de las historias que me contaba de cuando era pequeña era cuando ...»
  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »

etiketak


Sarean