Donostiako Udalak bizkarra ematen dio Ekialdeko Barrutiari

2026, Otsailak 4

barrutia-a6-gaur-egun

Ekialdeko Barrutiko elkarteak

Heldu den ekainean 8 urte beteko dira Ekialdeko Barrutia martxan jarri zenetik. Batzarrean parte hartzen dugun elkarteek zortzi urteko etengabeko lana egin dugu, eta denbora horretan gure lana, gure balorazioak -positiboak eta negatiboak- eta, batez ere, Barrutiaren funtzionamendua hobetzeko gure proposamenak jendaurrean ezagutarazten saiatu gara. Gogoeta horiek Altzako Historia Mintegiaren Estibaus aldizkari digitalean daude dokumentatuta, eta horietako batzuk hemen irakur daitezke.

Komunikazio ahalegin hori bera egin dugu barne mailan. Etengabe eta sistematikoki adierazi ditugu ahuleziak, indarguneak eta hobekuntza posibleak, bai gaur egun aktibo dauden zazpi lantaldeetan, bai Barrutiko Batzordeak bi hilero egiten dituen bileretan, eta bai urteroko Batzar Nagusietan. Gure parte-hartzea aktiboa, zorrotza eta eraikitzailea izan da beti. Hori guztia ofizialki jasota dago akta publikoetan eta hainbat dokumentu instituzionaletan, hala nola Partaidetza Departamentuaren ebaluazioan eta Barrutiko Plan Estrategikoan. Hala ere, modu esanguratsuan, ez dira publiko egin.

Hala eta guztiz ere, Batzarrean udal Gobernua ordezkatzen dutenek, udal baliabideekin eta prentsa gehienekin batera, gure ekarpenekiko interes falta iraunkorra eta kezkagarria erakutsi dute. Oraingo legealdian, erdeinu horrek are ondorio larriagoa ekarri du: Batzarrean eta lantaldeen bileretan behin eta berriz arduradun politikorik ez egotea. Egoera onartezina da, parte-hartze espazioak edukiz husten dituena eta auzo elkarteak ahaleginak areagotzera behartzen dituena, beren buruarekin bakarrik hitz egiten ez amaitzeko.

Urteetan eskatu duguna eta Eneko Goia aurreko alkateari iazko maiatzaren 27ko Batzarrean aurkeztu geniona berretsi besterik ez du egiten egoeran honek:

  1. Aurrekontua kudeatzeko eta gauzatzeko eskumen exekutiboak izango dituen administrazio- egitura propioa sortzea (adibidez, kontratazioak egin ahal izatea).
  2. Teknikari propioak izatea, eta egungo talde teknikoko bi pertsonei dedikazio esklusiboa eta osoa esleitzea, beste udal sail batzuekin parez-pare koordinatzeko legitimitatea dutenak.
  3. Udal departamentuetan erreferente teknikoak izendatzea, Barrutiarekin koordinazio eraginkorra izateko (Berdintasun Sailak bakarrik egin du hori).

Barrutiaren Araudiak berak jasotzen ditu aukera horiek, baina Udal Gobernuak ez ditu gauzatu nahi. Eneko Goiak uko egin zion eskumen exekutiboak onartu eta talde teknikoaren dedikazioa handitzeari, baina egitura horren sorrera aztertzeko konpromisoa hartu zuen. Hala ere, ez da urratsik egin.

Batzordeak otsailaren 11n egingo duen hurrengo bileraren aurrean, egungo alkate Jon Insausti gonbidatu dugu, eta espero dugu Ekialdeko Barrutiak bizi duen egoera sozialaren larritasuna kontutan hartzea, eta modu positiboan erantzutea. Berehalako aldaketarik gertatzen ez bada, Barrutia organo ezgai, huts, eragingabe eta sortu zeneko helburuetatik erabat urrun geratzeko arrisku erreala dago.

Auzo elkarteak: Altza-Elkartasuna, Buenavista, Gure Bidea, Herripe, Intxaurdi, Izbe, Lodabe, Marruelkar, Osteguna.

Arloko elkarteak: AHM-Altzako Historia Mintegia, Altzania, Altzathletic, Altza XXI, Bizarrain, Emanhar, Intxaurrondo Berri, Ostadar, Plazandreok, Showtime, Herrerako Sporting, Uliazpi.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Otsaila 2026
A A A O O L I
« urt    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Fernando Domínguez
    (2026, Urtarrilak 21)
    «Conocí a su Padre porque me ayudó junto a su hijo, creo que se llama Carlos, al tener una avería ...»
  • Jon Mikel
    (2026, Urtarrilak 9)
    «Jaiotza ederra da. »
  • Javi Castro
    (2025, Azaroak 7)
    «Aportación muy completa e interesante. »
  • zapi
    (2025, Urriak 1)
    «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko.. Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»
  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»

etiketak


Sarean