Bai Euskarari prozesua Altzan

2002, Abenduak 1

Bizarrain Kultur Elkartea
/ Luis Mari Ralla Arruti

Jaso berriak ditugu Altzako euskararen plan estrategikoaren emaitzak, orain dela hamar bat hilabete Donostiako Udalarekin, Kontseiluarekin eta Bizarrain kultur elkartearekin martxan jarri genuena. Esan dezakegu planaren garapenerako oinarrizko bi printzipio nagusiak osatuak daudela, batetik, Eragileen partaidetza eta adostasuna, eta bestetik, ikuspegi estrategikoa eta lehentasunak finkatzearena. Ondorio gisa eta laburbilduz, diagnostiko errealista eta zehatza atera da geure hizkuntzaren egoera nola dagoen jakin dezagun. Altzan, euskararen presentziari eta erabilerari dagokionez esan dezakegu, euskararen ezagutza handitzen ari dela eta haur eta gazte euskaldun gehiago irtetzen dela ikastetxeetatik. Aldiz, euskaraz bizitzeko gaitasuna duten gazteak ez dute bizitza soziala euskaraz egiterik (lagunartean, kirolean, senideekin…). Gazteek euskara eskolarekin lotzen dute elementu ezkor gisa eta ez aspektu afektibo-sozialekin. Honek guztiak eskatzen duena, zera da; bidea hasita dagoenez sektore ezberdinetako eragileen arteko harremana sakondu beharra eta konpromisoaren borondatezko ezarpena. Sentzibilizazioari dagokionez, honako hau esan dezakegu: euskaraz bizi nahi dutenekiko sentsibilitate urria eta euskara politikarekin lotzeko joera nabarmentzen dela helduen artean. Beraz, euskara bertakoa eta guztiona dela ikustaraztea ezinbestekoa da. Honetan badu zeregin handia administrazioak eta, zehazki, Donostiako Udalak.

Bizarrain Kultur elkartetik, animoak ematea besterik ez zaigu geratzen parte hartu duten gizarte eragile guztiei eta zoriondu bihotz-bihotzez orain arte egindako lanagatik; era berean, jarrai dezatela intentsitate berberarekin azken ildo nagusia osatu arte, hau da, Norbanakoen eta zehatzak diren konpromisoen borondatezko ezarpena bete arte.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2025
A A A O O L I
« uzt    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Zigor Etxeburua
    (2025, Uztailak 23)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»
  • Joseba M. Peña
    (2025, Uztailak 22)
    «Eskerrik asko hitzak hauengatik. Besarkadak »
  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »
  • Las Merindades en la Memoria
    (2025, Ekainak 22)
    «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »

etiketak


Sarean