Manuel Zapirain gogoan

2001, Azaroak 1

Aurreko zenbakian Manuel Zapirain-en heriotzaren berri eman genuen. Ustekabean hartu gintuen, oso argi eta bizi ikusi baikenuen Manuel hil aurreko astean. Utzi digun gogorapenarekin batera bere koadernoan idatzitako esperientziak eta burutazioak utzi dizkigu. Horietako gutxi batzuk Hautsa Kenduz liburuan bilduak daude, bueltatuko ez den garai bateko testigantza. Eta orain eskaintzen dizueguna beste bat da, uda honetan bertan idatzitakoak. Aralarren, artzain-txabolan igarotako egun horietan idatzitako bertsoak. Ezagutzen ditugun azkenak dira eta Estibausen argitaratzeko eman zizkigun.

Aralarreko artzai
Txabola xar ontan
Zortzietan jaiki naiz
Gaba pasaz lotan
Irratiz ari ziran
Erri konponketan
Berritu zait nerekin
Neukana askotan

Itxuraz ari ziran
Denak beren alde
Batzuak arrazoiz ta
Bat batere gabe
Batere gabea zan
Nagusi ta jabe
Nere pentsaeratan
Ola da au ere

Bakoitzak eman zuten
Hamaika iritzi
Erri au konpontzia
Nor zuten lenbizi
Itz goxoz egin zuten
Berera irrintzi
Sustrai garbietara
Etziran iritxi

Bi erri gaude emen
Auxen da garbia
Bat bertakua da ta
Bestia berria
Bertakua nai dute
Mendean jarria
Ori da sustraia ta
Emengo egia

Danak berdin sortuak
Norbaite mundura
Geroztik erri onek
Artu du egurra
Egia esateko
Daukagu beldurra
Egia gezurtu da
Egi da gezurra

Egia esatia
Bada pekatua
Au da nere egia
Ta pentsamentua
Destinuak sor zala
Bere destinua
Alperrikan ari naiz
Ixiltzera nua

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2026
A A A O O L I
« ots    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »
  • Hilari Pagazaurtundua
    (2026, Otsailak 18)
    «Estoy de acuerdo con el artículo. El Ayuntamiento tiene libre una casa adosada a la Iglesia, un piso en la ...»
  • Koldo Almandoz
    (2026, Otsailak 16)
    «Eskerrik asko hitz hauengatik. Estrella beri sentitu da altzatarra eta izugarri disfrutatu du zuen konpainian urte guzti hauetan. »
  • Elena
    (2026, Otsailak 15)
    «Bonito texto para una amiga que se merece lo mejor, A veces, las palabras se quedan cortas.... »

etiketak


Sarean