Ganbararen erakusketa Larratxon

2011, Irailak 12

Altzako Historia Mintegiko eta Casares Kultur Etxearen 25.urteurrena ospatzeko prestaturiko ekintza berri batera gonbidatu nahi zaituztegu, irailaren 19tik 23ra Larratxo Kultur Etxean antolatu dugun erakusketara.

argazkia

AHMko Ganbara taldeak 14 urtetan bildutako 200 etxe-tresna inguru jarriko ditu ikusgai. Aspaldi edozein etxetan aurki zitezkeen tresnak dira, industria jatorria dutenak eta eguneroko bizitza erosoagoa egiteko sortuak.

Erakusketa honen bitartez berrikuntza industrialaren ondorioz XX. mendean zehar etxeko tresnen diseinua nola aldatu zen antzemateko aukera izango dugu. Ikusgai jarriko diren sukaldeko tresnak, ikus-entzunezko ekipoak, ikasteko metodoak, lanerako bitartekoak, jostailuak eta abar luze bat, bere ekoizpen eta erabilerari buruzko azalpenez lagunduta egongo dira.

Ganbara bilduma batez ere, jendeak dohaintzan emaniko objektuez osaturik dago eta, horregatik, gogorazi nahi dizuegu baten batek objekturen bat Ganbara taldearen eskutan jarri nahi badu erakusketan emango zaiola behar dituen argibideak.

Altzako Historia Mintegiko webgunean eskura  daiteke Ganbara ekimenaren berri.

kartela1-copia

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2026
A A A O O L I
« eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean