Egutegia 2012 eta kontzertuaren DVDa

2011, Abenduak 18

egutegia-2012-web

Ostiralean Altzaren adiskideen elkargune bihurtu zen Tomasene eta giro eder batean  bete egin zen “Altza,Hautsa Kenduz 11″ liburuari ongietorria emateko. Liburuaren aurkezpenarekin batera, Daniel Soliño txistulariak eta Manu Gómez gaita-joleak doinuz jantzi zuten ekitaldia eta Mattin ilustratzailearen irudi koloretsuek argitu zituzten paretak.

Horrez gain, 2012ko egutegia ere aurkeztu genuen, ekainean argitaratutako “Album altzatarra 1953-1978″ argazki bilduman oinarrituta, eta, esfortzu handi baten ondoren, azaroaren 18an San Martzial elizan egin zen “Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertu zirraragarriaren DVDa ere aurkeztu ahal izan genuen. DVDa kontzertu osoa edo ataletan ikusteko prestatuta dago eta dagoeneko gure web gunean (Altzanet) ikusteko moduan dago. Kopia bat nahi duenak, gurekin harremanetan jarri eta eskuratu ahal izango du, musu-truk elkarteko bazkidea baldin bada edo, bestela, 5 euroen truke salmenta leku hauetan: Antxeta arrandegia (Elizasu, 17), Arri Berri arrandegia (Arri Berri, 14), eta plazako Goizalde gozotegia, Nao-Etxea Jubilatuen Elkartea eta Anaiak taberna.

Ongi pasa Eguberriko jaiak.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Diana
    (2026, Apirilak 9)
    «Mi madre nació en Herrera en 1939, una de las historias que me contaba de cuando era pequeña era cuando ...»
  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »
  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »

etiketak


Sarean