Auditz-Akular izena dela eta

1999, Azaroak 16

Iñigo Landa

Donostiako udalak proiektu erraldoiak ditu industrialde eta hirigune handiak eraikitzeko Altzako baserri lurretan. Inguru honi guztiari Auditz-Akular izena jarri dio, bi baserri hauen lurrak hartzen baititu bere barruan. Ondo dago Altzako etxeen izenak gure herriko kale eta auzoei ematea, izenak behinik behin etorkizunerako gorde nahi badira. Horregatik, merezi du izenak finkatzeko orduan zuhurki jokatzea. Akular (Acular) izenarekin ez dago inongo arazorik honela idatzi baita baserri honen izena 1626. urtetik gaur egun arte. Auditz izenaren inguruan, berriz, badago zertaz hausnartu eta, behar bada, zer zuzendu ere.

Auditz, Aduriz baserriaren izena ahoskatzeko era bat da eta, bere historia luzea kontuan hartzen badugu, berri samarra. Badira seiehun urte baino gehiago Aduriz etxearen berri idatzirik badugula. Agiriei esker badakigu 1465. urtean Martiaco de Aduriz Aduriz etxearen jaun eta jabe zela. Bestalde, Carraffa historialariari kasu egiten badiogu, denboran atzerago joan gaitezke. Izan ere, berak dioenez, lehen aduriztarra 1438. urtean etorri zen Donostiara eta bere izena Bernaldo de Aduriz zen, baztandarra eta jatorri lapurtarra zuena, «Adourits»-ko gaztelukoa hain zuzen ere.

XV. mendetik gaur egun arte agirietan «Aduriz» izan da idazteko aldaketarik gabe erabili den izena. Gainera, Aduriz abizena mendeetan zehar Altzatik inguruko herrietara zabaldu da, batez ere Donostia, Errenteria eta Oiartzunen, guztien jatorrizko oinetxea Altzan dagoela, Aduriz etxean hain zuzen ere.

Horregatik, auzo edo kale bati behin betiko izena erabakitzeko garaian merezi du alderdi guztiak kontuan hartzea, historikoak eta egungoak, eta bakoitzari berea eman. Itzeiten danak eztu idazten danakin zergatik bat etorri biar ta, orreatikan, Auditz esan arren Aduriz idatzi biar deula uste deu.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean