Plazido Muxika eta Altza

2006, Ekainak 21

Joan den apirilean Plazido Muxika (1906-1982) jaio zenetik ehungarren urteurrena ospatu zen. Diccionario castellano-vasco hiztegi ospetsuagatik eta beste lan askorengatik gogoratua, ospakizunak batez ere Urnietan eta Lasarte-Orian egin ziren. Alabaina, Altzan ere bera gogoan hartzeko motiboak baditugu.

Orian jaio zen, «legez Urnietarra eta elizaz Lasartearra», eta hamar urte zituela familia Altzara etorri zen bizitzera, Txurdin etxera, hain zuzen ere. Txurdin Lau Haizetarako bide ondoan zegoen, gaur egungo autopistaren gaineko zubian bertan.

Altzan, ordea, ez zen denbora luzean bizi, hamahiru urterekin Andoaingo seminariora bidali baitzuten. Bost anai-arreba ziren (beste bi hil egin ziren jaioberritan), hiru mutil aurretik, Antonio, Joxe eta Balentin, eta neska-mutil bikiak, Engrazia eta Plazido. Engrazia moja egin zen eta bere anaiak, Manuela Arregi, Maria Casares eta Dolores Casaresekin ezkondu ziren. Eta horrela, ia ehun urteetan zehar muxikatarrak erabat errotu dira Herreran, Altzan.

Plazidori, jesuiten diziplinapean, etxetik urrun bizitzea egokitu zitzaion; hala ere, bere hasierako lanak sinatzerakoan gogoan izan zuen Altzako etxea eta Txurdin izengoitiz sinatu zituen zenbait aldizkaritan idatzitako artikuluak.

Euskal Prentsaren Lanak web orrian kontsulta eginez, Txurdin ezizenez 18 dokumentu azaldu zaizkigu, bat izan ezik, Argian argitaratua (1928-V-20), gainontzeko guztiak Donostiako El Día egunkarian idatziak (1935-I/III). Argiako artikulua Oñan (Burgos) Filosofia ikasketak amaitzen ari zela idatzitakoa da, eta Gumilla Aba jesulagunaren artikulu baten itzulpena da. Izenburua ” Pillota-jokua antziñako Amerikatarren artian” da eta, ituxra denez, ordurako Amerika bazeukan gogoan, bere bizitzan garrantzi berezia izango duen esperientzia. El Dia egunkarirako idatzitako artikuluak, ordea, Ameriketatik bueltan idatzi zituen, Teologia ikasketak (1932-36) Belgika eta Holandan egiten ari zela, hiru hilabeteko tarte batean.

Lan handia eginez, Muxikak merezitako ospea irabazi du gure artean, batez ere hasieran aipatu dugun hiztegiari esker. Hiztegi potolo hori ez baita soilik apaingarria izan, ez horixe. Haren orrialdetara jo behar izan dugu behin eta berriro hitz egokienaren bila ibili garenean, beste ezer gutxi ez zegoen garaietan.

Hori guztiagatik, Altzan ere Plazido Muxikak gure omenaldia merezi du, honako hau bezain txikia bada ere.

Informazio iturriak:

— Jose A. Mujika Casares:
www1.euskadi.net/euskara_sustapena/bidegileak/indice_e.asp

www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1146565922

— Armiarma: www.hemeroketa.com

— Auñamendi entziklopedia:
www.euskomedia.org/euskomedia/SAunamendi

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»

etiketak


Sarean