Korrika Altzan

1997, Apirilak 18

Azpil Euskaltegia

1980. urteko sasoi hartan, Arantzazutik Bilbora egin zen KORRIKA hartatik gaurko egunera, Euskal Herria zein altza aldean kontu ugari gertatu da; hor ditugu Euskal Herria mailan jakin berri ditugun datu soziolinguistikoak, baita Donostiari dagozkionak ere. Hauetatik, argi eta garbi ondoriozta daiteke hizkuntz politika egoki baten beharra zein beharrezkoa den; sail honetan hezkuntzak zein helduen euskalduntze alfabetatzeak euskalduntzearen alorrean emaniko emaitza “urriegia”.

KORRIKAz ari garelarik, Altzari dagokionez, hamargarrena izango dugu oraingoan datorkiguna. Duela hamazazpi bat urte egin zen hartatik antolakuntza mailan hainbat aldaketa ere burutu da. Altzatarren laguntza ezinbestekoa izan bada ere, honelako maratoi baten antolakuntzan esan beharra dago, elkarkidetza handiagoa dela urtez urte. Honen haritik ezin dugu alde batera utzi azken urteotan, burutzen ari diren Euskal Jaiak, Altzan KORRIKArekin bat egiten duten hainbat ekintza.

Urtetik urtera, altzatarrei eskaintzen zaien egitaraua zabalagoa eta oparoagoa da. Beraz, oso funtzezkoa izan da elkarlana Altzan; batetik Donostiako auzorik erdaldunena dugulako Siadekok buruturiko inkestaren arabera eta bestetik, honen aurrean altzatarren elkarlan eta lanerako borondatea izugarria izan delako.

Euskal maratoi honek beraz, herria eta hizkuntza biak batera doazela azaldu nahi die altzatarrei, eta maila honetan haurren euskalduntzaren garrantziaz ezezik helduen euskalduntzeak ere duena.

Aurrera begira egin beharreko lana izugarria dela badakigu; hau hasera besterik ez da, hala ere pausoka-pausoka herri honen euskalduntzean itxaropen guztiak ditugu. Horretarako ezinbestekoa da, herri dinamika eta elkarlana Altza zein Euskal Herri osoan. Horretarako lehen urratsa emana dago.

“Euskal Herria Korrika” lelopean, berriro gure Altzatik euskal maratoiaren edizio berri bat iragango da hemendik gutxira. Altzatarrok bertan izango gara, euskararen aldeko borrokan laguntza txikia emanez eta euskalgintzan aurrera jarraitzeko asmo eta borondate finkoaz. Horregatik, datozen urteak probetxuzkoak izango direlakoan inoiz baino ozenago oihukatuko dugu Altza, Gora Euskal Herria korrika!

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2026
A A A O O L I
« ots    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »
  • Hilari Pagazaurtundua
    (2026, Otsailak 18)
    «Estoy de acuerdo con el artĂ­culo. El Ayuntamiento tiene libre una casa adosada a la Iglesia, un piso en la ...»
  • Koldo Almandoz
    (2026, Otsailak 16)
    «Eskerrik asko hitz hauengatik. Estrella beri sentitu da altzatarra eta izugarri disfrutatu du zuen konpainian urte guzti hauetan. »
  • Elena
    (2026, Otsailak 15)
    «Bonito texto para una amiga que se merece lo mejor, A veces, las palabras se quedan cortas.... »

etiketak


Sarean