Euskara eta Altza

1997, Apirilak 18

Altza Euskaltegiko irakasleak

Gure herrian euskaraz bizitzeko abagunerik ba al dago? Altzan euskararen erabilera non sumatzen da? Hau lortzeko zer egin behar da?… Eta horrelako beste hamaika galdera egin izan diogu elkarri, oraindik, erantzun garbirik aurkitu ez badiogu ere. Izan ere, bi ikuspuntu desberdin eta kontrajarriak izan dira betidanik gure artean: bata baikorra eta bestea ezkorra. Esan beharra dago ikuspuntu hauek sortuak direla kaleko egoera ikusi ondoren, biak direla bizi dugun errealitatearen islada.

Lehenengo iritziei dagokienez, argi dago gure inguruan garai batean baino euskara entzuteko aukera gehiago daukagula. Aldaketa hau, haur txikiengan nabaria da, batez ere, eta eskoletako B eta D ereduen hedapenak izan du zerikusi handia. Gauzak horrela Altzako euskarak izaera gaztea duela esan genezake, haur guzti hauek gure parkeetan eta ikastetxeetan ematen dioten izaera, hain zuzen.

Beste aldetik, baserrietan ere jakin izan da mantentzen gure aintzineko hizkuntza, eremu honi dagokion zenbait berezitasunekin.

Hor ere, gorde eta babestu beharreko beste altxorra daukagu.

Era berean, gure eginbeharretatik azpimarratzekoa da guregana euskara ikastera eta hobetzera datorkigun ikasle kopurua handitzen ari dela eta gehingo baten kezka bihurtzen ari dela. Baina jakina, beste gauza asko bezalaxe paisai baikor eta eder horiek badauzkate zenbait laino betz. Lehen aipatu dugu gero eta haur gehiagok egiten duela euskaraz, baina non? Askotan euskararen erabilera ikasgeletan geratzen da soilik, eta hortik kanpo nekez entzuten da. Haur hauek etxean eta kalean bizi duten giroa guztiz erdalduna denez, euskara beste ikasgai bilakatzen da eta ez, bere bizi modua. Hau da, matematika edota historia bezala. Arrotza egiten zaie.

Baserritarrei, euskaldun zaharrei, euskaldun berriei, orokorrean edozeini euskaraz aritzea giro txiki batzuetatik

kanpo lan neketsua egiten zaie. Gutxi dira euskara dakiten dendariak (harakinak salbu) tabernariak, kutxako langileak eta zer esanik ez zerbitzu publikoetako (anbulategia) langileak. Hainbeste arazo ikustearen ondorioa izango ote da Altzako gazte euskaldunen jarrera? Benetan mingarria eta ulertezina da, hainbat eta hainbat koadriletan erderaz hitzegiteko daukaten joera, euskaraz jakin arren. Hala eta guztiz ere, ez genuke nahi azken zapore mikatz honekin uztea, horregatik Altzako euskaldun guztiei zera esan nahi genieke: lehenengo hitza euskaraz izatea eta ahal den guztietan euskara erabiltzea. Horretarako, euskara kaleratzeko Altzako zenbait taldek lanean dihardugu azken hiru urte hauetan ALTZAKO EUSKAL JAIAK antolatzen. Hator eta kontatu… Baina euskaraz!

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean