Eskari Berria

1996, Urtarrilak 18

Bixente Barandiaran

Estibaus aldizkariak,
boletin bat egin nairik
iru ilabetetik aterako da
bilatzen badegu gairik,
Altzako Historia Mintegiak
nola ez daukan jairik
altzatarrak batzarra eginez
bazuten ordu alairik.

Kultur ekintzak igorri, Estibaus
izango du bere izena,
Erdi Aroan batzarra eginez
ikasten ari naizena,
komunikazio tresna izan nai
ori da bide zuzena
etorkizuneko istori danak
ortikan gugan datozena.

Ilusioz beterik gaudenak
ondo sortzen ikusi nai
garatzen dugun Estibaus ori
zarra berritzera degu gai
batzarra eginez biltzen ziranak
danak pozik eta alai
igarotako istoriagatik
mila eskerrak danai.

Batzarra eginez biltzen zen lekua
guk ere degu gogoan
eta, aurrera jarraitu nairik
lengo zarraren moduan
alegin danak egin naiean
batak besteen onduan
ea gure kultur ekintzak
goraka egiten duan.

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2026
A A A O O L I
« Abe    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Jon Mikel
    (2026, Urtarrilak 9)
    «Jaiotza ederra da. »
  • Javi Castro
    (2025, Azaroak 7)
    «Aportación muy completa e interesante. »
  • zapi
    (2025, Urriak 1)
    «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko.. Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»
  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»
  • Estibaus
    (2025, Abuztuak 11)
    «"Baserria" erakusketarekin batera, irailaren 10ean , Gipuzkoako Foru Ondare Historiko-Artistiko Saileko Ainara Iroz Zalba eta Josu Maroto Peñagarikanoren eskutik ...»

etiketak


Sarean