Horra hor hamabigarrena

2013, Azaroak 24

hk12azala

Horra hor Altza Hautsa Kenduz 12, mamiz beterik: Historia, elkarteen ibilbideak, esker onak, ekarpen pertsonalak… Oso gureak diren gaiekin osatu dugu ale hau, guk eginak, gure gauzetaz hitz eginez, gure gustuko gaiak. Denera hogeita bi artikulu dira; beherago daukazue zenbaki berri honen aurkibidea.

Zenbakiz zenbaki begiratoki aparta eraiki dugu Altzak denboran zehar izan duen bizitzaren eta bilakaeraren ezagutzera hurbiltzeko. Orain dela hogeita bost urte lehen Hautsa Kenduz argitaratu genuenean ez genekien oso ondo bidean zer aurkituko genuen, baina mereziko zuela ziur geunden. Eta hala izan da. Denera, 15 elkartek eta 103 lagunek idatzitako 207 artikulu bildu ditugu Hautsa Kenduzen baitan, gure oroimen kolektiboa eraikitzeko ekarpen garrantzitsu bat eginez. Hala ere, hamabigarren zenbaki honek -hamabigarren hilabetea urtearen amaiera den bezala- ziklo baten itxiera izan behar duela uste dugu. Ez dakigu ondoren zer etorriko den, baina hori ere orain arte bezala oparoa izatea gure esku egongo da.

Herrerako Aterpea Jubilatuen Elkarteak gonbidapena luzatu zigun Hautsa Kenduzen aurkezpena haien egoitzan egiteko. Pozaren pozez onartu genuen eta bertan egingo dugu datorren abenduaren 13an, ostirala, arratsaldeko 7:00etan. Zer esanik ez, gonbidatuak zaudete eta bertan elkar ikustea espero dugu. Hautsa Kenduzen aurkezpenak beti izan dira elkarrekin egoteko momentu paregabea eta oraingoan ere hala izatea nahi genuke.

Hauek dira artikuluen izenburuak eta egileak:

1. Altza a principios del siglo XX. Las ordenanzas municipales de 1910
Mª Rosario ROQUERO USSÍA

2. ¿La campana más antigua de Gipuzkoa en Altza?
Antxon AGUIRRE SORONDO

3. Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan
Iñigo LANDA IJURKO

4. Maria Kristina Kolonia eta Gipuzkoako Etxe Merkeak
Iker LAMARIANO GARAGARZA

5. Ulia Historian, bidez bide
Mikel UBILLOS SALABERRIA

6. Santiago García del Río, un peculiar molero palentino
Pilar PASCUAL MAYORAL, Luis ARGAIZ VELASCO, Pedro GARCÍA RUIZ.

7. Crónica de la Comunidad de Alza-Herrera de los Hermanos de las Escuelas Cristianas
Martín José LASA, fsc

8. Mendeurrena / Centenario
SAN LUIS - LA SALLE IKASTETXEA

9. Stella Maris. Buenavista 1967-1982
ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA

10. Osteguna-Larratxo. Una asociación vecinal comprometida con su Barrio
Juan Luis APALATEGI ERBITI

11. Aterpea 1976-2013
Juantxo PEÑA ORIA

12. Altzakoak Kirol Elkartea: más de una década potenciando el deporte base en Altza
INTXISU kolektiboa

13. La Champions de Altza
Raul PEREZ

14. Pako Laskonateguy-ri omenaldia / Homenaje a Paco Lasconateguy
HERRERATARRAK ETA SAN LUIS PARROKIA

15. Txomin Olano, Herrerako organista
Jose Antonio MUJIKA

16. Kataliñenetik Illarregira. Joxe Mari Arrieta Irizar. Festarik festa
Elena ARRIETA YARZA

17. IV. Bertso-paper lehiaketa
Luis Mari RALLA - BIZARRAIN EUSKARA ELKARTEA

18. Bizitza ere jolasa bada
Joan Mari IRIGOIEN

19. El trolebús
Antonio DÁVILA

20. Una ascensión inacabada
JOXERRA

21. Ollando unha fotografía
Filipe DOMÍNGUEZ AVILÉS

22. Álbum fotográfico de Garbera
Jon SERRANO

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2026
A A A O O L I
« ots    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »
  • Hilari Pagazaurtundua
    (2026, Otsailak 18)
    «Estoy de acuerdo con el artículo. El Ayuntamiento tiene libre una casa adosada a la Iglesia, un piso en la ...»
  • Koldo Almandoz
    (2026, Otsailak 16)
    «Eskerrik asko hitz hauengatik. Estrella beri sentitu da altzatarra eta izugarri disfrutatu du zuen konpainian urte guzti hauetan. »
  • Elena
    (2026, Otsailak 15)
    «Bonito texto para una amiga que se merece lo mejor, A veces, las palabras se quedan cortas.... »

etiketak


Sarean