Kulturarekin goxatzeko astea

2008, Azaroak 14

Azaroko hirugarren aste hau kultur jardueraz beterik dator, oso interesgarriak:

  • 19, asteazkena: Juan Carlos Mora-ren hitzaldia “La evolución de los apellidos” gaiaren gainean, Tamasene kultur etxean, arratsaldeko 7:30ean.
  • Hilak 20, osteguna: 55 urtetik gorakoentzako ibilaldia Txingudiko paduretara, Angel Calvo-k gidatua. Goizeko 9:00etan Herrerako bus geltokian.

Horrez gain, Antxotarrok Historia Mintegiak ekitaldi hauek antolatu ditu:

  • Azaroaren 21ean, ostirala, arratsaldeko 7:30ean, Iñaki Uriarte arkitektoaren hitzaldia “La industria, fábrica del paisaje” gaiari buruz. Antxoko kultur etxean izango da eta diapositibaz lagunduta. Bilboko arkitektoa da eta urte asko daramatza agintarien utzikeria salatzen eta ondare industrialaren inguruan sentsibilitatea piztu nahian. Prentsan argitaratutako artikuluak ezagunak dira, ezbaiaz eta arrazoiez beteak, eta baita Bilboko itsasadarrean zehar antolatutako itsasaldi gidatuak ere, atsegin estetiko handikoak.
  • Azaroaren 22an, larunbata, arratsaldeko 7:30ean, “Luzuriaga, Historia eta Etorkizuna” Erakusketaren aurkezpen ofiziala. Kultur Etxean izango da eta bertan Pascual Agirre-k hartuko du parte, langile ohia eta Luzuriagaren aldeko laguntza “komite”-koa.

Egun hauetan ere “Pasaia 1890: Urtebeteko albisteak / Noticias de una época” eta Antxoren 2009 Egutegia aurkeztuko dituzte.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean